[Urpeko Bonbarda #085] Hazierarekin loturikoak
[Urpeko Bonbarda #085] Hazierarekin loturikoak –
Urpeko Bonbarda Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da, Anartz Bilbao gidari duena. Laurogeita bostgarren saioan, Hazi Hezi aldizkariak 10 urte bete berritan aurkeztu zuen zerrenda jaso dugu Badok ataritik, hazierarekin loturikoa.
Laurogeita bostgarren saioan, Hazi-Hezi aldizkariak 10. urtemuga bete berritan atondu zuen zerrenda gureganatu dugu, hazkuntzarekin lotua, Badok ataritik jasoa.
Jaiotzari, haurtzaroari, hazkuntzari eta seme-alaba eta gurasoen harteko harremanei buruzko kantuekin osatutako saioa Xalbador bertsolariaren hitzekin abiatu dugu saioa, “Neska bat haur beharretan”, bilobak dituen Aire Ahizpak baxe nafarrek kantatua; eta Bordaxuriren seme Larralde medikuarenekin bukatu, “Ama haurraren loakartzen”, Zubeldia lehengusuz osatutako Unama lapurtar taldeak kantatua.
Gari bakarlariari “Jaiotza” entzun diogu, Kirmen Uriberen hitzekin osatutako kantua, eta Mikel Tabernaren hitzekin sortutako “Ama alabak” Joseba Irazoki gitarra joleari. Itzal handiko taldeekin jarraituz, Balerdi Balerdi power pop laukoteak Toño Muroren txikitako oroitzapenak ekarriko dizkigu azken diskoko “Haur denborak egunak” kantuan, eta Peñagarikano bertsolariak idatzitako kantu euskaltzale bat Tapia eta Leturia trikitilari bikote estimatuak debut diskotik, “Gurasoak euskaraz”. Ibilbide luzeko musikari ezagunekin bukatzeko, Artzek idatzi eta Mikel Laboa erraldoiak ezagutzera emandako “Gogo eta gorputzaren zilbor hesteak” kantua ere entzun dugu.
Haurrentzako propio ondutako diskoei dagokienez, aspaldiko “Jaja” egitasmotik “Panpinak, etxean ahaztu ditut ama” entzun diogu umeentzako musika beti oso modu fin eta dotorean landu izan duen Jabier Muguruza soinu joleari; eta 8-14 urte bitartekoentzako ondutako “Elektroboom / Askatasun ametsak” diskotik kantu bat Pantxika Solorzano eta Xano lapurtarrei, “Pittin bat”.
Bukatzeko, beste lau kantu. Batetik Kau Kori Kura adar jotzaileen “Haurraren gauerdiko eztula”, hondartza egun perfektu batekin hasi eta gaiztotuta, gaubelan bukatzen duena; eta Yogurinha Borova harrigarriaren “Munduko alabak”, bideoklip gogoangarri batekin ezagutzera eman zena. Bestetik, zerrendako kanturik bitxiena begitandu zaigun Murgi lapurtar hirukotearen “Titia sentitu”, eta puri purian dauden erritmoak jorratzen dituen J Martina hirukotearen “Gazte baten ametsak”.
.
(((podcast.eus)))
Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…
Harpidetu Patreon-en eta babestu gure proiektua!
www.patreon.com/zuzeupod
Spotify Apple Podcast Google Podcast
[Urpeko Bonbarda #085] Hazierarekin loturikoak