Gizalegez jokatu zabor gutxiago kalean uzteko
Gizalegez jokatu zabor gutxiago kalean uzteko –
Gaur egun, gizalegez jokatzeko ohitura murrizten ari dela dirudi. Izan ere, Bilboko San Frantziskoko enparantza egunero hiru aldiz garbitu behar dute udaleko garbitzaileek jendeak zorura botatzen duen zabor kopurua dela eta. Egia esanda, amorru itzela sorrarazten dit egoera honek. Hori dela eta, askotan saiatu naiz enparantzan dauden gazte zein nagusiekin hitz egiten, baina ezer lortu barik. Hori ikusita, arazoa xehetasunez aztertzea erabaki dut, egoera konpon dadin.
Arazo horretarako arrazoiak ugariak direla esan genezake. Alde batetik, argi eta garbi dago biztanleriak garbitzaileak ez dituztela begirunez tratatzen. Are gehiago, gure zaborra garbitzea haien lana denez, badago behar baino askoz gehiago kalea zikintzen duena aitzakia hartuta honek eurei “lana ematen dietela”. Beste alde batetik, ertzainek/udaltzainek gai honi buruz duten interes falta faktore inportantea ere bada. Beste hitz batzuekin esanda, badakigunez isuna ez dugula jasoko, kalea larritu gabe zikintzen dugu.
Horren guztiaren ondorioak nabariak dira. Lehenik eta behin, aldaketa klimatikoa aipatu beharra dago. Hain larria ez iruditu arren, lurrera botatzen diren hondakin gehienek ibaian edo itsasoan amaituko dute. Gainera, plastikozkoak izanez gero, denbora luze beharko dute desagertzeko. Eta hori gertatu arte han bizitzen diren animaliak minduko dituzte plastikoz egindako hondakinek. Bestalde, arazo estetikoa ere sortzen du. Hau da, gure kaleak zikinak eta desatseginak bihurtzen dira.
Dena den, guztiok onartu behar dugu gure ardura, eta motelki hasi gure ingurumena zaintzen. Horretarako, zaborrontzi gehiago ipini beharko lituzke udalak. Horrez gain, zigorrak gogorragoak bihurtu beharko lirateke. Adibidez, dirua ordainduz gain, zikinkeriak lurretik jasotzea izan beharko litzateke zigorra. Baina hori guztia baino garrantzitsuagoa da gizalegez jokatzen berriz hastea.
Jai giroan, alkohola tarteko, jendearen (guztion) jarrera askoz okerragoa izaten da. Inoiz baino zikinago bilakatzen da (gara). Hori ez da aitzakia, ordea. Azken urteotan, plastikozko katxi gutxiago zoruan egotea saihesteko, erosi beharreko plastiko zurruneko katxiak erostera behartzen dute (gaitzute). Ideia da etxetik eraman dezagula eta berrerabil dezagula. Sokatxo bat izaten dute, gerritik, poltsoan edo sorbaldan zilitzilik eraman ahal izateko.
Azkenik, nik neuk egiten dudana idaztea gustatuko litzaidake. Jakina, aitortzen dut ez dudala beti gizalegez jokatzen, baina beti saiatzen naiz ahalik eta hoberen jokatzen. Ulertu dezaket, batzuetan, zakarrontzia urrunegi dagoela iruditzea eta ez izatea hara arte joateko gogorik. Hala eta guztiz ere, kasu horietan nik bota behar dudana poltsikoan gordetzen dut, eta geroago botatzen dut. Antzeko ekintzekin asko lagundu dezakegu, ez duzu zuk berdin pentsatzen?
Gizalegez jokatu zabor gutxiago kalean uzteko