Mundu multipolarra eta diplomazia

Mundu multipolarra eta diplomazia –

Urteak dira mundu ordenua poliki-poliki aldatzen ari zela, Ameriketako Estatu Batuen gainbehera eta Txinaren gorakada ziren aldaketa geopolitikoen adierazle nagusiak. 2020tik, baina, erritmo mantsoak abiadura handia hartu du. Lehenengo, COVID-19aren krisia, eta ondoren, Ukrainako errusiar inbasioari erantzuteko Mendebaldeak errusiarren aurka hasi duen eskala handiko gerra ekonomikoa dira Washingtonen irudiaren, sinesgarritasunaren eta boterearen higadura mugarriak.

Mundu multipolarra eta diplomazia
Irudia: faith.e.murphy Murphy

Herrialde gehienetan garbi geratu da Mendebaldea harropuzkeriarekin eta berekoikeriarekin ari dela bere gainbehera inperiala kudeatzen. Adibidez, normaldu du pirateria, izan material medikoa lapurtu eta metatzeko, edo izan beste herrialdeen eta hauen herritarren ondasunak lapurtzeko. Azkena eta inoizko handiena AEBek izoztutako Errusiako banku zentralaren kanpoko finantza-erreserben 630 mila milioi dolar inguru. Atzo Iran eta Venezuela ziren, gaur Errusia, bihar batek daki nor izan daitekeen.

Estatuetako agintarien artean Mendebaldean dituzten aktibo finantzarioen segurtasun ezak beldur gehiago sortzen du errusiar erasoak baino Ukrainan. Gatazka hau bigarren mailako kontu bat izango litzateke NATOk gerra ekonomikoa hasi ez balu, eta Hegoalde globalak badaki, dagoeneko ezaguna zuen mendebaldar hipokrisiaren bertsio lizunenetako bat ikusten ari baita. Horregatik, munduko herrialde ugarik errusiar inbasioa deitoratu arren, Moskurekin eta Beijinekin lankidetza ekonomikoa sakontzen ari dira Hegoalde globaleko ekonomiak New York edo Bruselatik pasatu gabe konektatzeko eta, oro har, Mendebaldetik autonomizatzeko.

Sortzen ari den mundu multipolarrak zaila da jakitea zein forma eta norabide hartuko dituen, baina garbi dagoena da mundu horretan diplomaziak garrantzia irabazten duela. Interes nazional, aliantza eta balio politiko desberdinak dituztenen artean negoziazioak eta akordioak garatzen dira. Honek guztiak kontrastatzen du nazioarteko harremanetan Mendebaldeak duen jarrera autoritarioarekin.

Berriki Jean de Gliniasty diplomazialari frantsesak elkarrizketa batean azaldu du Mendebaldeak balioak arma diplomatiko bihurtu dituela de facto besteekin elkarrizketa galaraziz. Bi mundu sortzen dira: nire balio moralki gorenak konpartitzen dituztenak (edo nire esanetara jartzen direnak) eta besteak, konpartitzen ez dituztenak.

Nazioarteko harremanetan interesak daude, baina, hauetaz hitz egin ordez diplomaziaren jardunean balioak aipatzen badira, askotan, baten inpotentzia onartzea da, edo beste batzuk menderatzeko nahia. Azken batean, Gliniastyk dioen bezala, «balioak adierazi eta kanpo-politikaren alfa eta omega bihurtzen diren une bakarrak gerrak dira».

Aspaldiko kontua da autoritarismo diplomatikoa Mendebaldean. Hamarnaka herrialde ditu gradu desberdinetako santziopean nazioarteko legedia hautsiz. Gauza bera gertatzen da gerrarekin: Mendebaldea da nazioarteko legedia gehien eta era odoltsuenean hautsi duena, baina autoritarismo diplomatikoa justifikatzeko eta lezioak emateko EBk «europar balioak» aipatzen ditu, eta AEBek, «amerikar salbuespena».

Mendebaldearen aliantzak nagusiki, salbuespenak salbuespen, zuri-kristauen artekoak dira; geroz eta zuriagoa eta geroz eta kristauagoa orduan eta Inperioko epizentrotik gertuago. Horregatik, G7a klub itxi bat da. Berriz, bere aurkaria den BRICS geografikoki, kulturalki eta politikoki askotarikoa den aliantza ireki bat da. Kontinente, erlijio, balio eta interes desberdinek dute lekua; horregatik, agintarien arteko argazkiak askoz ere koloretsuagoak dira G7koak baino.

Ekainean ospaturiko BRICSen gailurrean Argentinak eta Iranek taldean sartzeko eskaera aurkeztu zuten. Iran iraultza islamiarra gertatu zenetik lehen aldiz nazioarteko aliantza batean sartuko da 2022ko irailean ospatuko den Shanghaiko Elkarlan Erakundean; Txina, India, Errusia eta Pakistanekin batera beste Asiako lau herrialdeek osatzen duten erakunde politiko, ekonomiko eta segurtasunekoan. Ez da azkena izango, aliantzaren behatzaile eta bazkide diren herrialdeen artean zabalkunde berriak ematea espero da etorkizunean. Antzera gertatzen da BRICSekin: Purnima Anand BRICSeko Nazioarteko Foroko presidenteak berriki adierazi du Egiptok, Turkiak eta Saudi Arabiak afiliatzeko interesa agertu dutela eta eskaera prestatzen ari direla.

Honek azaltzen du zergatik Joe Biden korrika eta presaka Saudi Arabiara joan zen bisitan. Horrelakoetan balioak suspentsioan geratzen dira, agerian utziz hipokrisia eta balioen atzetik dagoen arma diplomatikoen erabilera. Bestela, Ursula Von der Leyeni galdetzea baino ez dago: Europako Batzordeko presidenteak berriki Azerbaijanera burutu du bidaia.

Bitartean, Mendebaldetik kanpo, jardun diplomatikoa emankorra da. Norberaren balioei uko egin gabe, interes desberdin edota kontrajarriak dituzten herrialde ezberdinen artean hitz egin eta negoziatzen da. Adibide gisa aipa daitezke azken asteetan ospatu den Kaspiar Itsasoaren gailurra edo Teheranen Iranek, Turkiak eta Errusiak ospatu duten bilera, besteak beste, Siriako egoera konpontze bidean jartzeko.

Nazioarteko agertoki berri baten aurrean gaude, mundu multipolar berria jaiotzen ari da, baina polobakarreko munduak ez du hil nahi, eta, Antonio Gramscik zioen bezala, bien bitartean, argi-ilun horretan, munstroak sortzen dira. Hala ere, aldaketa geopolitikoek sortzen duten krisia arriskutsua izan arren, une historikoa bizitzen ari gara: ongi etorriak garai interesgarrietara.

BERRIAn publikatutako artikulua

Mundu multipolarra eta diplomazia Mundu multipolarra eta diplomazia Mundu multipolarra eta diplomazia

11 pentsamendu “Mundu multipolarra eta diplomazia”-ri buruz

  • Mundu multipolarrak europarron alde egiten du. Mundu unipolarra europarron aurka dagoelako, partaideei ez bait zaie axola ez erlijioa, ez nazioa ez ezer, moral propioa duten sikopatak bait dira. Hortik aurrera, aniztasuna eta ateismoaren defentsak ez du funtsarik, ez batak ez besteak ez bait dute baliorik, ukazioan oinarritzen dira.

    Azkenean, oinarri hauek jarraitzen dituztenek mundu unipolar ateo meritokratiko eugenista sortu besterik ez dute egingo, Nietzscheren ametsa betez. Herritar natibo eta atzerakoi guztiak masakratzeko prest, europatik hasita mundu osora. Nahasmasa suntsitzaile bat, merkatu liberal amerikarraren berdina edo okerragoa.

  • Beñat Castorene 2022-08-06 16:10

    Artikulu honek gauza interesgarriak eta egiak erraiten eiki ditu baina erraiten duelarik:
    “Berriz, bere aurkaria den BRICS geografikoki, kulturalki eta politikoki askotarikoa den aliantza ireki bat da” jakinki nor aurkitzen diren talde ireki horretan uste dut arrisku handiak hartzen dituela. Krokodil guziak ez dira alabaina denak zuri eta kristau!

  • Detailetxo bat ahaztu duzu polo berri horretaz aritu zarenean : partaide gehien gehienak AUTOKRAZIAK dira , diktadura hutsak, kasuren batean (Errusia) erregimen sasifaxistak.
    Hauen aurrean, gurago geratu gauden lez.

  • Berriako artikulu hau irakurtzeak lotsa ematen du. Erderaz esaten den bezala, “se le ve el plumero”. Bat eta beste ari da esaten eta birritan “kristau” eta “zuri’ ihes egiten dio, gaztetxeko doktrina eskuan. BRICS, hor bai errespetua, negoziazioa eta aniztasuna… feminista esatea falta zaio soilik, alegia, ezker abertzalearen utopia betetzen den lekua behar du izan BRICS horrek. Baina kontua da Berrian dena maila bereko pelanbrerasak direla idazten dutenak. Kristautasunari gorrotoa bor-borka, eta Europak suposatzen duen guztiari gorrotoa. Eta egunkari horretan ez dago bestelako iritzientzako lekurik. Bazkide egiteko eskatzen du egunkariak baina nire bazkidetza bederen ez du lortuko gaizki zuzendutako egunkari kirastun horrek.

  • josu naberan 2022-08-06 19:49

    G-7an bai “pelanbrerasak”, Garagarra anonimo zerbezero hori.

    G-7 bazekiagu zeintzuk osatzen dute: gaur egun Mundua goebernatzen duen ELITEAK.
    Garagarra, ba al dakik zeintzuk diren? Esango diat, buruz ikas dezazun “pelanbreren” zerrenda:

    1.- BLACK ROCK, MUNDUKO fUNTSA-pUTRE HANDIENA, Bitainia Handia, Frantzia eta Alemaniak batera duten kapitala bezainbestekoa duena.

    2.- Rockefeller Foundation, Bill Gates and Melinda Foundation, Mikrosoft + Vanguard Digitalak, Mundu Bankua… eta OMS, aurreko guztion artean finantzatzen dutena (beraz, haien lakaioa). Pentsa zeinen eskuetan dagoen gure Osasuna.

    Beraz, horiexek zeude bilduta Davosko Mundu Mailako Ekonomiaren Gailurrean.
    Horien denek zekiten PANDEMIA BAT gertatzear zegoela.

    Horiek denek erabaki zuten “pandemiari aurre egiteko estrategia”. Hortin PLNdemia deitzea, horien planen barruan zegoelako.

    Hrretarako, aurretiaz legea aldatu eta MUNDU ALARMA deklaratu zuten, osasunaz baliatu eta euren maneiuak aurrera eramateko. Nik KRIMENA deritzodana.

    Baina aurretik euren txertoak ia-ia prest zituzten, poltsikoak bete-bete egiteko.
    Orduan zera gertatu ze, oi sorpresa! Txerto Errusiarra merkataratu zutela (Sputnik famatua)

    Hori jada ez zen osasun kontua, baizik auzi ekonomiko-politiko-geoestrategikoa.

    Orduan ELITE horrek OMS lakaioa baliatu zuen, eta honek zera agindu (2.. KRIMENA): oraindik exparimetazio-prozedura bukatu gabe zeuden txertoak ZEUDEN MODUAN MERKATURATU ZITEZEELA, “Alarma Egoeran” geundela-eta (baina gogora zeinek eta zertarako deklaratu zuten “Alarma Egoera” hori)

    Historia Rokanboleskoa, ez duk, Garagarra&Comp? SinestezinA.

    eTA orain adi!
    NATOren babespean eta BACK Rock aipatu horrek finantzatuta, Ukrainako gari-soroak erosten ari dituk MONSANTO eta konpainia.

    Garagarra&Comp., ez diat nahi zuen inozentzia bortxatu, baina erraz dago igartzen zer helbururekin…

  • Eskerrik birusa Txinan sortu zutela, hala ere errua kristau zuriari egozten zaio eta. Birusa Txinak sortu zuen. Ikerketa mota guztiak oztopatzen ibili da. Nazio Batuen teknikariei datuak ez zizkieten eman eta eskuak lotuta egon ziren hoteletik kasik atera gabe. Eta Txinak jada txertoa bazuen, horregatik hil dira hain txinatar gutxi, aurreko urtean gripearen txertoaren izenean koronabirusaren aurka txertatu zituztelako. Hori bai, Uigurrak eta tibetarrak ez zituzten txertatu eta hortik hainbeste hildako koronabirusaren eraginez etnia horietan. Errusiak ere oso azkar atera zuen txertoa, Txinak lagunduta. Hori zen helburua: mundu guztia izurrite batean jarri eta Errusiak “bere lurraldeak” berreskuratzea. Nazien molde berekin Uigurrak tratatzeko kontzentrazio kanpoak, milioika uigur masakratuta, tibetarrekin beste horrenbeste. Baina plana ez zaie hain ondo atera. Mendebaldeko demokraziek ondo eutsi diote kolpeari. Eta orain garbi ari da ikusten mundua Txinaren benetako izaera zein den.

  • josu naberan 2022-08-07 17:01

    Garagarra zerbetzero,

    Bazekiat hiretzat Txina oso gaiztoa eta debrietxoa dela edota deabruburua,
    eta “Meldebaldeko Demokraziak”, ostera, uso txuriak.

    (nik, ostera, aditu diak “bitxoa” ez zela sortu Wühango Laborategian, baizik eta Maeylaneko Laborategi militarrean (EEBB bedeikatuetan) Baina zer axola hiri nik
    horretaz eta hartaz aditu izanak)

    Horregatik, Ukrainako lurrak erosteari ekiteak Montansok-eta (hiretzat NATO Santuaren babespean eta Black Rockeko Putrearen finantzaketaz), bada, operazio horri gaizki irudituko haizulakoan errieta egitera nindoan.
    Baina egtatan lekuz kanpo izango zuala deritzot orain, ze hi horren aldeko aizango haiz seguraski,

    hots, “Mendebaldeko Demokrata” Txuriek Errusiaren menpeko lur horiek erosteari ondo deritzoala, edo bederen ez hain gaizki., Garagarra, heu ere segurazki Mendebaldeko Putre Zuriaren kumea haizelako.

    Bejondeizuela, bada Putre guztioi.

  • Harrigarria da Ukrainakoa. Hainbeste milioi pertsona bat eginda EBean era NATOn sartzeko ametsarekin. Ez dute Errusiaz pitzik ere jakin nahi. Eta harrigarriena da, hainbeste hilabete gerran igaroagatik ere bereari eusten diotela. Pentsatzen hasteko modukoa da, zorionekoak garel EBko eta NATOko parte izateagatik. Ukrainarrak, Errusia zer den ondoen ezagutzen dutenak, bizia emateko prest daude haiengandik aldentzeko. Baina ez da soilik Ukraina, Sobietar Batasuna ezagutu zuten estatu guztiak dira EBren forofo handienak. Zer pentsatua sortzen du horrek! Nire ustez EB eta NATO etorkizuneranzko azken bagoiak bezala ikusten dituzte. Inork ez du trena galdu nahi.

  • josu naberan 2022-08-08 17:52

    bai, Garagarra

    NATOk eta hik bezalakoak TRENAK ipiniko dituzue, jakina, Anikilazio Esparruetara jendea eramateko, Bloc Rock Putreare finantzketaren bidez.

    Brave New World

  • Eta zu bezalako ergelak trenak afrikatik edo itsasontziak,kolonoak bidaia eroso egin dezaten.
    Finis europae,badirudi bi mundu gerra ta gero oraindik ez dugula ezer ere ikasi,senide artean hiltzen segitzen dugu.
    Eta eskura izan genuen, eje bat eginez,paris-berlin-mosku ,amerika eta txinari frente eginez.

  • “nazioarteko harremanetan Mendebaldeak duen jarrera autoritarioarekin”.
    bat nator esaldi horrekin, baina agian hasierako “mendebaleak” hori soberan dago ezta? Errusiar eta Txinatar inperioak ez dira mendealdea. Galde iezaiek Txetxeniarrei, Ukrainarrei, Tartariarrei, Uigurrei, Tibetarrei… beste bi inperio hoiek duten jarrera “autoritarioa” den ala ez. Mendebaldearen jarrera SOILIK kritikatzea beste inperioak zuritzea da.
    Inperio GUZTIAK desegitearen alde. Gora herriak!