Pako Suduperen zenbait artikulurekin liburu bat plazaratu du Booktegik
Pako Suduperen zenbait artikulurekin liburu bat plazaratu du Booktegik –
Booktegi plataforma digitalean argitaratu da Pako Sudupe Elortza (Azkoitia, 1959) idazlearen “Euskaldun abertzale baten burutazioak“ azken liburua, 2020ko irailetik gaur arte ZuZeun argitaratu dituen idatzien artetik hautatutako 40 artikulu. Plataforma berak argitaratu zion aurretik “Kezkak eta desioak” liburua ere, aurretiaz etxe honetan idatzitako 60 artikuluren bilduma (2018tik 2020ko iraila bitarte publikatuak). Hots, Sudupek hautatutako 100 artikulu bildu dira aipatutako Booktegiko bi liburuetan.
Pako Sudupe euskal filologian doktorea da eta XX. mendeko 50ko hamarkadako euskal kultura eta idazleak ikertu ditu. Egun, hizkuntza-normalizazioko teknikaria da Pasaian.
Idazlea elkarrizketatu genuen duela bi urte, “Kezkak eta desioak” lana argitaratzean: