Hizkuntza, Hezkuntza, Hazkuntza

Hizkuntza, Hezkuntza, Hazkuntza – 

Ikurrina euskaldun guztiok biltzen gaituen ikurra da. “Ikuregina” omen da izenaren jatorria. Arrano beltza, Lauburua eta gure lurraldeetako armarrien antzera, identitatearen ikurrak dira. Baina ikurrina, EAEn ofizialtasunez jasoa badago ere, euskaldun orok du erreferentziatzat, ezbairik gabe. Izan ere, Nafarroan eta Iparralden berezkotzat dute eta harro dago ikusgai etxeeko balkoi, Udaletxe edo herriko plazetan. 

Bere jaiotzetik nozitu du debekua eta jazarpena. Eta horrela jarraitzen du Nafarroan jasaten, gaur egun ere. Jazapen… eta erasoa jasan. Horrek eragin du, akaso, bere aitortza eta onarpena. Euskaldunon nortasuna eta identitatearen oina zedarritu duen erreferentea da gure bandera.

Ikurrinaren koloreak hiru dira: gorria, berdea eta zuria. Eta hiru horiek hiru elementu garrantzitsuenekin identifikatu ditzakegu.

Sortzaileek, hau da, Sabino Arana Goiri eta Luis Arana Goirik, koloreak eta formei interpretazio zehatza eman omen zioten. Gurutze zuria kristautasunaren erreferentzia moduan ezarri zutela irakurri dut nonbait. Gorria, Bizkaiko banderaren atzekaldean dagoen gorriarekin lotzen da (EAJak, hasieran, Bizkaiko independentzia aldarrikatzen zuen). Laburtuz:

  • Gorriak, Bizkaitar Nazioaren Independentziaren sinboloa (ondoren Euskal Nazioaren Independentzia ).
  • Berdeak, Gernikako Arbola eta harekin Bizkaiko foru erakundeak irudikatzen ditu; eta San Andresen gurutzeak, kondairaren arabera San Andres egun batez Arrigorriagako gudua jazo zela.
  • Zuria, kristau gurutzea edo sinboloa, Jainkoa guztiaren gainetik dagoen ikurra.

Nik, ordea, beste interpretazioa emango diet koloreei. Edozein herrik beharrezko dituen hiru elemeturekiko lotura, alegia;

Hizkuntza, zuriarekin, gurutz forma osatuz. Iparretik hegoaldera eta ekialdetik mendebaldera zeharkatzen du. Gaztelania hegoaldean, frantsesa iparraldean, baina batean zein bestean euskara. Zazpi lurraldeak batzen dituen hizkuntza, alegia.

Hezkuntza: x formako gurutze berdea, hezkuntzarekin lotzekoa. Herriaren etorkizuna jendartearen hezkuntzak definitzen eta bermatzen duela diote. Gurean, hezkuntza publiko zein pribatu, hots, herri ekimenetik sortutako ikastolak dira mugarri.

Hazkuntza: gorria, atzekaldean, hondoan. Euskal Herriak behar duen hazkundea irudikatzen dut. Maila askotan behar du hazkundea: gizarte mailan, kultura mailan, hizkuntza mailan, teknologia mailan…

Gainera, Euskal Herriaren alde emandako odola ere ekartzen du gogora. Herri honek biziraun dezan egindako lanaren islada. 

 

11 pentsamendu “Hizkuntza, Hezkuntza, Hazkuntza”-ri buruz

  • Ikurrin, ikurrina (Ñrik ez)
    ikur + ehun (oihal)

    Ergatiboa arazoak:

    Ikurriñak euskaldun guztiok biltzen gaituen ikurra da.

    Baina ikurriñak, EAEn ofizialtasunez jasoa badago ere, euskaldun orok du erreferentziatzat, ezbairik gabe.

    Herriaren etorkizunak jendartearen hezkuntzak definitzen eta bermatzen duela diote.

    Herri hau biziraun dezan egindako lanaren islada.

    Animo, segi idazten.

  • Aitziber Markaida 2021-06-03 21:57

    Eskerrik asko akatsak zuzentzeagatik

  • Ze akats? Esaldi horiek zeuk idatzi dituzu zuzen eta garretek oker. Adarra jotzen ibiliko da edo

  • A, orain konturatzen naiz zer gertatu den!

  • Garrettek akatsa zuten esaldiak jarri dizkio, zuzendu barik, eta Aitziberrek testua editatu du. Hortaz, orain jarorrizko akatsak Garretten erantzunean besterik ez daude

  • Joxe Arakama 2021-06-08 18:12

    Eskerrik asko Aitziber. Egia da Euskal lurraldeen arteko komunikazioa gero eta hobea dela, nahiz eta oraindik asko eta asko falta falta zaigun barne batasunaz edo gizarte koherentziaz hitz ahal izateko. Baina egia da, era berean, nazioek sinbolen bidez ezagutzen dutela euren burua eta sinboloen bidez dira ezagutuak nazioarteko komunikazioan, eta hor interes gutxi dago gure klase politikoan gure idantitatea bultzatzeko. Joxe Azurmendik aspaldian esan zuen: “Guk ezin dugu agertu eta lehiatu nazioartean proiektu erraldoien bidez. Handikien arteko borrokan ez daukagu aukerarik. Aldiz, gure hizkuntza, gure kultura, gure izaera berezia eta gure sinboloen bidez gure burua ezagutaraz dezageku”. Jakina, euskara eta ikurrina ditugu gure erreferentzia nagusiak eta, besteak beste, eserkia, niretzat “Gernikako arbola”. Horiekin batera kirol selekzioak funtsezkoak dira gure identitate politikoaren proiekzioan. Gure izaera soziala ere gogoangarria da eta hor kooperatibak eta musika korala, besteak beste, jarrera horren erakusle dira.

  • Aitziber Markaida 2021-06-10 17:26

    Joxe zure ekarpena eskertzen dut, asko kostatu zait horrelako artikuluak egitea, ikertu eta ezagunei galdetu behar diet, baina horien bitartez asko ikasten ari naiz. Era eran, euskaldun bezala burua kontzientziatzen laguntzen dit.

  • Caixo,

    Nere ekarpena ahalic eta hoberen eta arguien eguiten sayaturen naiz gai interessant honetan, Markaida anderea. Esquerric anhitz gaia planteatzeagatic. Espero dut astunegi içan ez nadila.

    Oker ez ba naiz, aranatar Luisek orain dela mende bat aski pasatto desseina zezan ikurrina, Markaida andereak erraiten duen bezala, Bizkaiko kolore gorria fondoan, aspa berdeekin eta gurutze zuriarekin, adiarazi nahiean Jaun goikoa gurutze zuriarekin, San Andresekin Arrigorriagako battalia mythikoa, eta fondoan Bizkaiko (edo behar bada Vasconiako) kolore gorria.

    Bertze era batean adiaraz badadi, comptuan hartuta ezen kolore gorria dela bai Bizkaiko Jaurerriaren kolorea, baita Naffarroako Erresumako, bai eta Vasconiako Dukerrikoa ere, ondoriozta dezakegu ezen Euskal Herriaren kolorea berez gorria dela.

    Koloreen afera importantea dela uste dut. Orain ikusten denean Europako zenbait masa-mugimenduetan kolore gorria eta zuri-beltza, orhoit dezagun nazismoa. III. Reicheko Laborantza ministerioaren lema zen “Lurra eta Odola”, eta haren koloreak beltza (lurra) eta gorria (odola) dira. Lema hura eta kolore haiek bizirik dira gaur egungo zenbait mugimenduen baithan erdialdeko Europan. Systema antolatuek euren memoria erreproduzitzen dute. Azken urteotan, ezarri izan da Ekialde Hurbilean bandera beltza (DAESCH), baina hari gailendu izan zaio zibilizazioa, bereziki Errusiaren eskuhartzeari esker, eta hala irabazi ditu orain egun batzuk Syrian hauteskundeak Baschar Al Assad presidente legitimoak. Orain hemen ezartzen ari da Ortzadarraren koloreen bandera (LGTBI+XXX), zeina berdin polizia, narcotrafikante, politikari ustel edo pedophilo kosmopolita batek hemen enarbola dezakeen, eta amen egin behar bait diogu, Ekialde Hurbilean bandera beltzari egin behar zioten bezala, nahi ez badugu apestatu izan gure herrian. Bere garaian inposatzen zen “Cara al Sol” abestea eskoletan. Orain hau. Eta hau importantea da, zeren lerrokatze masivo honen atzean guda estrategia bat egon bait daiteke. NATOk bere kolore urdineko swastikarekin, Errusiaren aurka guda abiatzen badu, zer eginen dugu, noiz ere gure Euskal Herri koloretsuak errana bait du EZ NATOri refferendum baten bidez? Ez dezagun ahanz, nola Ukrainan botherean diren neonazien aldeko indar armatuak Donbassen aurka aritzen direla NATOren eta III. Reicharen ikurrak enarbolatuz, eta espainiar gobernuaren babesa dutela, tartean tolosar ministra ezkertiarra ere. Beraz, gai hauen atzean urtero ehundaka hildako egoten dira, eta milioika hildako egon dira historikoki. Oso gai sensiblea da, eta arrazionalizatzeko beharrean gaudela uste dut. Ikurrak ez dira burger king edo Mc Donalds artean hautatzea.

    Errealitaterat bueltatuz, pentsa dezagun, ezen Asturiaseko kolorea urdina dela, Gaztelarena morea, Andaluciarena berdea, eta Romakoa horia. Sabino eta Luis anaiek Espainia gorrotha zezaten, arrazoi osoz, zeren Espainia bait zatekeen eta dateke, Hego Euskal Herriko gaitz guztien ithurburu nagusia. Bizkaian, nere etxean eta behintzat, existitzen da halako errefusa bat kolore horiarekiko, lothua nere ustez Espainiako banderaren erdiko banda gualdoarekin. Horrela Espainiatik berheiztekotz, kolore horia errefusa zezaketen aranatarrek, eta horren ordez zuria hobetsi. Dena den, gaur egungo Vaticanoko banderaren koloreak zuria eta horia dira. Catalunyako kolore gorri eta horian nahasten da Aragoneko kolore gorria, zeren Aragon Vasconiaren parte bait da, eta horia, dela Roma katholikoaren kolorea, eta Carlemagne Enperadoreaern inperioarena. Barcelonako comtherria franco peto petoa zen, hortik bere kolore horia. Aragonekin bildu zenean hor nahastu zituzketen bi koloreak. Gurean, horia oker ez banaiz Biarnoko kolorea da. Gaur egungo Espainiar monarchiaren kolorea ez da horia, ezta ere urdina, ezta ere berdea, ezta ere morea, baizik eta gorria eta morea arteko den carmesi delakoa, zeina bait da Leoneko erresumarena. Zein erresumaren ikur dago Espainiako armarrian postu principalean? Eta azkenekoan? Eta hori berdin zen Espainiako Errepublikan, eh!

    Carlos V Enperadorearen kolorea ere ba zen horia. Hortaz, bai uste dut guretzat desegokia dela Arrano Beltza fondo horian, baina bertze gaia da hura. Izan ere Arrano Beltzak fondo horiz, berez, Carlos V eta Habsburgotarren Espainia symbolizatzen duke, nahigabe edo nahita hala desseinaturik. Horregatik zuzenago deritzot Nabarra Aurrera elkarteak orain dela urte guti ekarritako modeloa. Bandera gorri batean, dela Vasconiaren kolorea, Arrano Beltzaren versione original bat, Anso VII-ren documentu batetik atherata.

    Naffar banderara bueltatuz, kolore gorriko fondo batean, erdian esmeralda edo rubia edo karbunkulua, berdea, eta handik zortzi adar, perimetroan bildurik. Eta guztian zehar pomak. Zortzi adarreko ikurra Anso VI jakitunak erabili zuen lehen aldiz, dakigunez. Heraldikaren hastapenak dira haiek, eta zortzi aldeko banaketa hartatik antolatuko ziratekeen symbolikoki ondoren Etxeen arteko harremanak, zeina heraldikaren zientziaren bitartez ikertzen den.

    Lehena erabiltzen karbunkulu pomelatua oker ez banaiz Theobalt I Naffar errege eta Campanyako eta Brieko jaun comtea izan zen, XIII mendean. Bainan oinharri hartu zuen bere aitite Anso VI Jakitunaren naffar erresumaren symboloa. Errege “frantses” hau naffar erakundeek hautatu zuten, beste baten kaltetan, bete beharreko arau batzuk onhartarazi ondoren, tartean Foruak edo oinharrizko legeak idatziz jartzea. Erregearen aurretik Legea. Naffarroa errepublika bat zen jada garai hartan. Aristokratikoa nahi bada, bainan Errepublika.

    Gaur egun ere, bereizten da normalki symbolo nazionala eta Erregearen etxearen symboloa. Adibidez, Espainian 1981ko otsailaren 23ko kolpean, Juan Carlos de Borbon erregea ez zen atera televisionean Espainiako ikurrekin, baizik eta bere etxea symbolizatzen duen armarriarekin.

    Hortaz, berheizten ahal dugu jada, nola Arrano Beltza bait zen jathorriz symbolo personal bat naffar errege batena documentu idatzietan erabiltzekotz, eta karbunkulu pomelatua fondo gorrian zela symbolo nationala Naffarroaren izena Europa osotik adiaraztekotz.

    XV mendean kateak hasi ziren aiphatzen, eta XVI mendean, konkistaren textuinguruan ezartzen hasi ziren kateak karbunkuluaren tokian. Eta horretarakotz mytho bat eraiki behar ukan zuten, eta hori zen Anso VII Indartsuak Miramamolin sarrazenoari Navas de Tolosako battalian kenduriko kateak, Gaztelako erregearen mesederakotz, naffar erregea heroi espainola bezala aurkeztuz.

    Zortzi adar pomelatuak bilhakatu ziren kate. Fondoko koloreak gorri iraun du. Erdiko esmeraldak edo rubiak berde iraun du. Nik behintzat, hala onhartzen dut gure tradizio nazionalari jarraiki. Hori bai, benetazkoa: Nafar Erresumaren ikur nazionala den karbunkulu pomelatua erdian esmeralda berdearekin, dela dokumentatua dagoena, ez kateak. Bi modalitate dokumentatuetan: bata harmarri edo erdi borobil forman eta bertzea extendido edo errektangular forman. Bainan biek dadukate ikurrinaren forma. Izan ere ikurrina zera da: fondo gorri bat eta zortzi adar: naffar bandera bat alegia.

    Azken urteetan atera dira ikurrak nola zortzi puntako izarra, zein ez dadukaten fondamentu askorik, edo bat ere ez. Estellako udalaren eta bertoko eraikin batzuetan agertzen da zortzi puntetako izarra. Baita Gasteizeko Kordoiko Etxearen atarian ere. Symbolo judua da hura, semitikoa. Lehen aldiz Iberiar Peninsulan, dinar-txanpon arabiar batean agertzen da. Interesantea da, baina hor konfusionismo bat egin da nahastuz ustezko “izar baskoiaren” izenean symbolo judu edo arabiar bat, hemen bertokotua, erabiltzen zena maila pertsonal edo lokalean; eta naffar karbunkulua, dela symbolo nazional bat.

    Bertze aldetik, Bizkaiko harmarrian, Gernikako zuhaitzaren symboloari dagokionez, “Vasconia” liburuan, Sarrailh Ihartzakok erraiten du ezen ikusten zuela rosacruceseko gnostikoen ikurra alde batetik, eta bertzetik erdiko borobil berdean naffar emblemaren erdialdea. Bizkaiko ikurra itxita agertzen denean bordean puntutxoak edo aspak agertzen dira, iradokiz zortzi adarren puntu batzuk. Beraz ba dago lothura symboliko bat hor Bizkaiaren eta Naffarroaren artean.

    Ikurrina Bizkaian sortu zen, bainan asko influiturik Naffarroan gertaturiko gamazadaren prozesuaren ondoren. Vasconiaren bi soverainia nagusiac izan dira historikoki oraingo Espainiaren barruan, nola Frantziaren oraingo baithan diren Bordele, Vasconiako Dukerriaren hiriburu, eta Paue Biarnoko erresumaren hiriburu, eta haien guztien memoria dira gaur egun Foruak eta gure tradizioak, toki askotan erabat galduak eta bertzeetan ondino ere halan holan.

    Arabako armarrian Nova Victoriako 1200. urteko konkistaz haraindi erresistitu zuten arabar naffaren Portillako fortina leoi baten aurrez babesten erakusten da. Gipuzkoan hiru zuhaitz zein symbolizatzen bait dituzte hiru naffar tenentzia: Aitzorrotz, Ipuzcoa eta San Sebastian de Hernani, zirela gaztelarren baitara pasau zirenak Durangaldearekin batera Gasteizko hiri naffarra gaztelaren menpe erori zen garai berean. Askotan gipuzkoar armarrian ikusten da zuhaitzen gainetik ezker aldean gaztelako errege konkistatzailea eta eskuinean Belateko hamabi kainoiak, direla gipuzkoako soldaduek naffarrei oztutakoak gaztelarren alde.

    Kuriosoa da, nola Espainiak Gipuzkoa eta Araba provincia bezala mantendu zituen historikoki, eta Naffarroa erreinuaren eta Bizkaia Jaurerriaren artean, XIX mendeko lurralde-antolaketa arte non guztiak bereizturik, estandarizaturik territorio historiko bezala izango zena. Espainiak Hego Euskal Herria partiturik zeukan Bizkaiaren eta Naffarroaren artean provincia tamponak erabiliz. Hori da euskal erakundeen atzean dagoen historia. Kontuan hartu gabe “zazpiak bat”-etik kanpo dagoen Vasconia, zeina ere existitzen bait da.

    Izan ere, adibidez, 1937ko estatutuan Riojak nahi zuen sartu, eta euskal eraundeek esan zuten ezetz, traizioa eginez bere historiari eta bere aberriari. Rioja, Bureba, Losa, Transmiera…

    Existitzen da ere “Vasconia irredentua” deitzen dena. Jose Antonio Agirre desagertu zenean, Amerikan berriz agertu arte, Manuel Irujoren gainean erori zen euskal erakundeen antolakuntzaren ardura, eta Consejo Nacional Vasco delakoa eratu zuen. Independentzia eskuratzeko lurraldea ez zen hor mugatzen lau probintziei, baizik eta Anso III Nagusiaren garaiko Naffarroa ossoari. Aiphatzen ditugun lagun hauek guda batean aritu ziren, ez ziren phreacky batzuk. Irujok Frantziako gobernuarekin itun bat sinatu zuen, zeina ondoren frantsesek ez bait zuten bethe, euren ohorea gure aurrean bethirako galduz.

    Ondoren dena galdutzat ematen zenean eta aldi berean euskal erresistentzia nazional berri bat hasten zenean, Sarrailh Ihartzakok (Krutwigek) “Vasconia. Estudio dialectico de una nacionalidad” liburua publikatu zuen. Eta haintzat hartzen zuen Consejo Nacional Vascoko lurraldetasuna, gehi Vasconiako iparraldea, Bordeleraino eta Garona ibairaino, zeina bait zen Anso III Nagusiaren influentzia-esfera Vasconiako dukerriarekin aliantza egin zuenean.

    Vasconiaren kolorea gorria dela babes daiteke. Euskal estatalitatea Naffarroarekin dokumentatua dugu. Hori da euskal Estatua. Estatu harek euskara estandarizatu zuen orain dela 450 urte Testamentu Berria euskararat ekarriz. Naffar Estatu harek bere influentzia-esfera zuzena Vasconia osoa zuen, eta hala aritu zen, haren independentzia eskuratzeko borrokan. Eta Estatu horren buruzagiek Europa mailako dynamiketan parte hartu zuten aktiboki. Ez dugu asmatu behar independentzia abstrakturik. Gure tradizioan dugu independentzia, sozialismoa, feminismo eta halako guztia kanpoko theorien beharrik gabe. Gurea ezagutzen dukegunean gaindiezin izango garatekeela dinot.

    Baina tira, uste dut gehiegitxo luzatzen ari naizela, ezta?

    Mila esquer Aitziber, gai hau ekarcegatic. Animo pila!!

    Adeitassunez

    Alexandre

    • Aitziber Markaida 2021-06-24 14:39

      Alexandre:
      Zure iruzkinarekin flipatu egin dut, nire idazlana baino luzeagoa da. Oso interesgarria, mila esker

  • Mila esquer çuri ere Aitziber!!!
    Adeitassunez
    Alexandre