ZuZeuren aurkezpena
Espainiako Errepublikaren egunean sareratu zen ZuZeu, gauerdia baino minutu batzuk lehenago, eta badirudi handik hona abian dela albistari digitala. Ez da egia, ordea. ZuZeuk froga-denbora bat behar du gauzak findu eta hobetzeko eta horregatik dihardugu agerian.
Jaio berri guztiek bezala, jaiotze data ofiziala behar du ZuZeuk ere, eta datorren Maiatzaren 14an izango da horretarako eguna, goizeko hamaiketan, baldin eta ez bada okerrik bidean. Prentsaurreko berezi-berezi baten bidez izango da, garaiz eta behar bezala jakinaraziko dena bera.
Orduan, bai, orduan bai pagotxa, internetzale euskaldunarentzat!