Koronabirusaren partea Euskal Herrian munduko lekurik kutsatuenetarikoan
Koronabirusaren partea Euskal Herrian –
Gaur 2020-5-6, asteazkena, atzoko datuen arabera (Osakidetza, Berria, Argia, Naiz, Vilaweb), Euskal Herrian “ofizialki” guztira 16 hildako berri izan omen dira, Araban ? (guztira 348), Nafarroan 5 (guztira 476), Bizkaian ?, guztira ( 746), Gipuzkoan ?, guztira (270), Iparraldean ?, guztira (10). Paisos Catalans 12349 guztira. Euskal Herrian guztira 1850 hildako, 578 milioi biztanleko (1850/3,2) Espainia baino okerrago (553). Katalunian (zahar egoitzetako batzuk zenbatzen dituzte), baina hemen jarraitzen dute benetako hildakoak zenbatu gabe.
Aurrekoetan bezala, erreferentzia izateko munduan gertatzen denarekin, ez da zaila Euskal Herriko zerrenda makabroa osatzea, minimoak gutxi gora behera (jakinik hildakoak ezkutatzen dituztela…), hildakoak / milioi biztanleko:
1.- Araba: 348/0,32 = 1087 hilik milioiko.
2.- Nafarroa: 476/0,64 = 743.
3.- Bizkaia: 746/1,15 = 648.
4.- Gipuzkoa: 270/0,71 = 380.
5.- Iparraldea: 10 hildako.
Euskal Herria: 1850/3,2 = 578 hildako milioi biztanleko.
Erreferentziak Europan eta munduan (worldometers.info/coronavirus/#countries ) :
1.- Paisos Catalans: 12349 / 14,2 = 869.
2.- Belgika: 720.
3.- Euskal Herria: 578.
4.- Espainia: 553.
5.- Italia: 485.
6.- Britainia Handia: 433.
7.- Frantzia: 391.
8.- AEB: 219.
…
Ondorioa zera da (datuen arabera), Araban, Nafarroan eta Bizkaian Europako eta munduko hildakoen tasarik handienak pairatzen ari gara eta igotzen ari dira… Dagoeneko Espainia baino okerrago. Zergatik ez dituzte benetako datu “ofizialak” argitaratzen?
Gaur asteazkena Madrilgo parlamentuan erabakiko dute alarma egoera luzatzea ala ez, Euskal Herriko alderdi politikoek erabakiko dute besteen artean.