Lanean munduko lekurik kutsatuenean

Lanean munduko lekurik kutsatuenean –

Koronabirusaren partea Euskal Herrian: Gaur 2020-4-15, asteazkena, atzoko datuen arabera (Naiz), Euskal Herrian “ofizialki” 46 hildako berri izan omen dira, Araban 1, Nafarroan 3, Bizkaian 17, Gipuzkoan 25 (atzo baino 23 gehiago), Iparraldean ?. Paisos Catalans 4836 guztira. Euskal Herrian guztira 1156 hildako, 361 milioi biztanleko (1156/3,2) Italia baino okerrago.

Erreferentzia izateko munduan gertatzen denarekin, ez da zaila Euskal Herriko zerrenda makabroa osatzea, minimoak gutxi gora behera (jakinik hildakoak ezkutatzen dituztela…), hildakoak / milioi biztanleko:

1.- Araba: 274/ 0,32 = 856 hilik milioiko.2.- Bizkaia: 467 / 1,15 = 406.
3.- Nafarroa: 252 / 0,64 = 393.
4.- Gipuzkoa: 136 / 0,71 = 226.
5.- Iparraldea: 2 hildako.

Euskal Herria: 1156/3,2 = 361 hildako milioi biztanleko.

Erreferentziak Europan eta munduan (https://www.worldometers.info/coronavirus/#countries):

1.- Espainia: 397 hildako milioiko.
2.- Belgika: 383.
3.- Euskal Herria: 361 hildako milioi biztanleko.
4.- Italia: 358.
5.- Paisos Catalans: 4836 / 14,2 = 340.
6.- Frantzia: 241.
7.- Britainia Handia: 190.

Lanean munduko lekurik kutsatueneanOndorioa zera da (datuen arabera), Araban, Bizkaian eta Nafarroan Europako eta munduko hildakoen tasarik handienak pairatzen ari gara eta igotzen ari dira… Dagoeneko Italia (munduko 2.a Espainia atzetik) eta Katalunia baino okerrago. Zergatik ez dituzte benetako datu “ofizialak” argitaratzen?

Pandemiaren erdian, asteazkena Euskal Herriko langile gehienok lanean, autobusak, trenak, metroak, lantegiak… beteta, koronabirusarekin Europako eta munduko inguru kutsatuenean, alegia infernu arriskutsu batean, ondorioak nabarmenak izango dira (15 egunetara), eriak gora, ospitaleak lepo eta tamalez hildako gehiago. Baten batek esango du “katastrofista” naizela, baina badaezpada ere zaindu gaitezen, inork ez baitu guregatik egingo, politikoek gutxiago. Greba egiteko arrazoiak inoiz baino gehiago daude, lehena bizia salbatzea, autoritarismoaren aurka, militarismoaren aurka, zentralizazioaren aurka, autonomia berreskuratzeko, Independentziaren alde, Euskal Errepublikaren alde.

Lanean munduko lekurik kutsatuenean