Asteburu honetan: Amonaren arrain zopa 2 modutara
Asteburu honetan: Amonaren arrain zopa 2 modutara –
Asteburu honetan, arrain zopa RZ tipiko bezain goxoa dakarkizugu, negu partean ezinhobe sartzen dena, ezta? Aproposa ama eta izeba bisitan datozenerako zeure sukaldean bikain eta argi zabiltzala ikus dezaten, ligatzen laguntzeko, parranda osterako ere bai… Izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂
…
ARRAIN ZOPA 1
Osagaiak
- legatz buru bat
- zapo edo kabraroka zati bat
- txirlak
- gatza, olioa
- porrua, azenarioa, tipula
- ogia
- arroza edo tapioka
- tomatea
- arrautza
Errezeta
Jarri egosten legatz buru bat, zapo edo kabraroka zati bat eta txirlak; bota gatza eta utzi ordu laurden irakiten. Atera arraina eta kendu arantzak. Jarri olioa lapiko batean, eta ondoren porrua, azenarioa eta tipula, dena ondo zatitua; ondo egin daitezela, asko gorritu gabe. Gehitu ogia, arroza edo tapioka, eta 4 koilarakada tomate. Arrain-salda jarri eta utzi 20 minutu irakiten. Gehitu arraina, arrautza egosia eta zerbitzatu.
…
ARRAIN ZOPA 2
Osagaiak
- 2 piper txorizero
- legatz buru bat
- zapo buru bat
- txirlak
- 2 tomate, perrexila, porrua
- salda, gatza
- ogi erdia
- 2 arrautza egosi
- ilarrak
Errezeta
Zabaletik zatitutako tipula oilotan sueztitu, gehitu xerratutako bi azenario eta gorritu aurretik tipula gordina ez dagoela ikustean, bota bi piper txorizero.
Egosten jarri beharrekoak: legatz buru on bat, zapo buru bat, txirlak, bi tomate, perrexila, porrua, salda eta gatza. Zazpi bat minutuz egosi ostean arraina atera eta kendu arantzak. Zopetarako ogi erdia jarri eta utzi 20 minutu egosten. Pasa dena puregailutik krema lodi bat gera dadin. Gehitu arraina, bi arrautza egosi zatituta, nahi izanez gero ilarrak, eta zerbitzatu.
…
Kasu!
Amonaren etxeko neurriak
- Kafe koilarakada bat 5 gr.
- Postre koilarakada bat 10 gr.
- Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
- Kafe kikara bat 100 gr.
- Katilukada bat, 250 gr.
- 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
- 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
- Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
- Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
- Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
- Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
- Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
- 100 gr irin 5 koilarakada dira.
- kg 1 ogi 3 ogi handi dira.
…
Akaso!
Asteburu honetan: Amonaren arrain zopa 2 modutara
Errezeta gehiago …
…