Mariano Ferrerren heriotzean

Mariano Ferrerren heriotzean –

Mariano Ferrer zendu zen atzo (Donostia, 1939), euskal kazetaritzan oso gizon estimatua, besteak beste burua argi eta begirada kritikoa zuelako. Sare sozialetan atzo bertan eta prentsan gaur, irratian entzule eta erredakzioetan lankide izan zituenek begirune handiz hartu dute gogoan.

Mariano Ferrerren heriotzean
Argazkia: Eusko Ikaskuntza.

Berria egunkarian, “urte luzez adierazpen askatasunaren aldeko ekintzaile izan da Mariano Ferrer” aurkeztu dute kazetari ezaguna, bere heriotzaren berri izan bezain pronto. Eta egunkakriko zuzendari Martxelo Otamendik, “Irrati bidezko unibertsitate irakasle eredugarria” artikulua idatzi du bere omenez, non “maisu garrantzitsua galdu du gure herriko kazetaritza eskola ez arautuak” dioen. “Asko zor diogu kazetariok eta herritarrek.

Gorka Bereziartuak ere idatzi du Ferrerri buruz Argia aldizkarian, “Mariano Ferrer, kontzientzia kritikoa” politikariren batek behin nola definitu zuen akorduan hartuta: “Bere buruari ezarri dio herriaren kontzientzia kritikoa izateko zeregina”.

Gazteleraz, Gara egunkariko zuzendari Iñaki Sotok, “Euskal Herrian gure lanbideak izan duen eredu nagusienetako bat bezala gordeko dugu gogoan”, idatzi du “El primero de una estirpe del periodismo vasco” artikuluan; eta Radio Euskadin Ferrer eta Sotok solaskide izan duten Lourdes Perezek, El Diario Vasco egunkariko zuzendariordeak, “bizitza erdia eman zenuen sinesten zenuen gauzengatik borrokan”, dio “Por el gusto de debatir contigo” artikuluan.

Twitterren asko izan dira (kurioski gehiago euskaraz gazteleraz baino), goizero Mariano Ferrer entzuten gosaltzen zutela gogoratu dutenak, kazetari donostiarrak Herri Irratian “El kiosko de la Rosi” irratsaioa zuzendu zuenean.

Mariano Ferrerri egindako elkarrizketen artean, azkenetakoa da ELA sindikatuko Alda aldizkariak Mirentxu Purroy eta biei egin ziena, “Garantía de independencia” lerroburupean. Euskaraldiaren harira, beste bat egin zion Irutxuloko Hitzak, bere euskalduntze prozesua gai hartuta: “Ez dut oztopo bat izan nahi”.

Euskaraldia akorduan, ezin ahaztu bere garaian dexente biralizatu zen honako bideoa, Malcolm Ixari esker berreskuratu duguna:

Besarkada bat bere gertukoei. #Respect pic.twitter.com/NjintaMNDX

Mariano Ferrerren hileta-ekitaldi zibila egingo da bihar, asteartea, 19.30ean Donostiako Gladis Enea parkean.

 

Mariano Ferrerren heriotzean

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

Zer duzu buruan “Mariano Ferrerren heriotzean”-ri buruz

  • Amonamantangorri 2019-07-19 22:40

    Bitxia da mundu guzti-guztiak goretsi duela Ferrer, alderdi guztietakoek. Halaber, ahaztu egin da Eginen lehen zuzendaria izanik, garbiketa ideologiko baten ondorioz egunkaria utzi behar izan zuela.