Deustuko Unibertsitatean medikuntza karrera berria: Jakintza hedatu edo negozio borobila?
Deustuko Unibertsitatean medikuntza karrera berria: Jakintza hedatu edo negozio borobila? –
Deustuko Unibertsitateak, hurrengo ikastaroan Medikuntza gradu berri bat ireki nahi duela adierazi du. Karrera berri honek bakarrik 40 ikasle hartuko dituela jakinarazi dute, non ikasleek teknologia berriak izango dituzten haien eskuetan gradua errazago burutu dezaten. Hala ere, UPV-EHUko erizaintza eta medikuntza ikasle eta aditu asko ez daude proposamen berri honekin ados. Espainiar estatuan hainbat medikuntza unibertsitate daude, eta haietatik urtero 7.000 ikasle lizentziadun ateratzen dira. Aldiz, haietatik 3.000 inguruk soilik dute abagune MIR plaza ateratzeko, izan ere, Gobernuko osasun ministerioko arduradunek kopuru muga ezartzen du.Hori arazo handi bat da, beraz, zertarako nahi dugu beste medikuntza unibertsitate bat egoera hau ezagututa?
Deusturen helburua osasun arloko langile “ekintzaile” eta “ausartak” ateratzea omen da, hauek lan egiten sartu bezain laster haien zereginak ahalik eta hoberen egiteko. Susmagarria da, ordea, ez ote duten negozio baino egin nahi. Alegia, duten prestigioaz baliatu ikasketa garestiak eskaintzeko eta diru-iturria handitu. Gainera, Unibertsitatearen arduradun batzuek esan dutenez, graduan sartzeko ingeleseko C1 maila eskatuko da gutxienez, diruaz aparte.
Azken hau, nahiko esanguratsua da. Soil-soilik matrikulatu ahal izateko C1 maila eskatzea ez da ohikoa gure unibertsitateetan. Benetan hain garratzitsua da Mekiduntza ikasketak egiteko? Eta bide batez, baldintza hau euskararekin izango balitz, ziurrenik askok salatuko lukete “inposizio” moduan.
Arazoa ez dago Deustuk eskatzen dituen gutxienekoetan, baizik eta unibertsitatetik ateratzen diren ikasleak nora joango diren. Unibertsitateak 40 ikasle lizentziadun aterako ditu urtero, eta hauek beste medikuntza ikasle lizentziadunei gehituko zaie. Deustuk adierazi zuen proposamenarekin bakarrik ikasle gehiago sortuko lituzke MIR onarpenaren ilaran pilatzeko.
Espainian, medikuntza unibertsitateak 28 izatetik 42 izatera pasatu egin da azken urteotan. Horrek ikasle gehiegi sortu ditu MIR jaso ditzakeen ikasle kopurua kontuan hartuta, eta horrek arazo larriak sortu medikugai gazteei. Medikuntza ikasle askok atzerrira alde egin behar dute hemen denbora luze eta neketsua egon behar direlako espezialitatea egin ahal izateko.
UPV-EHUko medikuntza eta erizaintza batzordeak onartezina ikusten du ikasketa berri honen onarpena. Ikasle eta irakasleek ikusten duten aukera bakarra Deustuko Medikuntza gradua baietsi ahal izateko, MIR sistema handitzea da, horrela ikasle gehiago onartu ahal izango lirateke eta Deustuko ikasleek ez lukete sistema handituko.