[Txiorik Onena] 2018ko 49. astea
[Txiorik Onena] 2018ko 49. astea –
Urteko 49. astea ere utzi dugu atzean.
Asteon, jorratutako gaien artean dira baikorrak eta twitter, edo ezkorrak eta kalea. Durangoko Azoka eta Joseba Sarrionandia. Medikuak eta euskara. Altzaririk bako etxea, eta ikurrinadun konstituzio markoa.
Eta @zerorajasoa zendu berriari egindako omenaldia, zer eta horrenbeste maite zituen palindromo bidez.
Joan den asteko txioen artean, Iker Laurobak Euskaraldia dela eta txiokatutakoa izan da bozkatuena.
.
Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?
Ezkorren eta baikorren arteko mundu gerra bukatu berri da, eta ezkorrak atera dira irabazle. Epaile ezkorrek preso baikorrak epaitu dituzte. Epaia eman dute:
– Baikorrak hormara!
Eta baikorrak pozik doaz hormarantz, mural bat margotzera doazelakoan. #ametsak— Martin Kitto (@martin_kitto) December 3, 2018
Galdera serioa: txio bidez (normalean beste norbaiti) txio gutxiago eta kale gehiago eskatzea zer da, twitter edo kalea?
— txerren (@txerren) December 4, 2018
#53DA #DAaskodira #DurangokoAzoka #Durango pic.twitter.com/Raw6x1i6LT
— TRONPA Herejeon Hotsa (@tronpahereje) December 5, 2018
Medikuntzan euskaraz matrikulatu ginen.
Ospitalera heldu eta klaseak erderaz ematen ditugu.
Ez omen daude nahikoa mediku-irakasle-euskaldun on, antza.
Nik eskemak euskaraz egiten jarraitzen dut.
Mediku euskaldun ona izango naiz? pic.twitter.com/rHjAQAoJ5X— Maddi Sanchez Arrarte (@maddisanchez23) December 6, 2018
Nola sartuko ditut altzariak? pic.twitter.com/UWCCRGUiEz
— Txuma Murugarren (@TxumaMurugarren) December 6, 2018
Konstituzio markoa pic.twitter.com/gaKDOZ3GGy
— Alejo (@GarunaBorBor) December 6, 2018
M.Gimenori:
Aise opari bat esana
idazti huts eta letraka
dolu zeken, zai.
Nori?libru zarra honi
mugen aire
uso izar Gimenoi
Azti zutar, errua ozta.
Atzo aurreratu zitzaion
emigrazio su eria.
Negu min
oharra zurbil ironiaz.
Neke zulo da kartela
testu hitz adian ase
ta bira poesia! pic.twitter.com/so2FLOp9GX— bigara (@bigarabi) December 8, 2018
.
.
Pasa den asteko txiorik onena:
-Marihuana saltzaileak ez dauka belarrik prest
-Dena erreko zuen, aho bizio itzela du#euskaraldia— iker Lauroba? (@ikerlauroba) 2018(e)ko azaroaren 30(a)