Hispanitatea han, Euskal Selekzioa hemen. Ofizialtasunaren bidean

Hispanitatea han, Euskal Selekzioa hemen. Ofizialtasunaren bidean –

Argi dago Euskal selekzioaren azken partidua aldarrikapen festa izan zela. Hasteko, partiduaren data adierazgarria izan zen, esan genezake nolabait aldarrikatzailea: Urriaren 12an, Hispanitatearen eguna, hain zuzen. EFFk (Euskal Futbol Federakundea) argi zuen 2016ko Gabonaren partidua (Trikolorekoa Tunezi 3-1 irabazi zion, baina 15.000 zale baino ez ziren joan San Mamesera) atzerapausu handia izan zela Talde nazionalaren ofizialtasunerako bidean eta, horrexegatik, gogo handiz prestatu zuen azken partidua. Data hobeezina aukeratuz gainera, berri onena harmailetatik etorri zen. Selekzioa Gasteizera itzuli zen eta, gazteek batik bat, bete zuten Mendizorrotza. Egia da ikusle-multzoa San Mamesekoaren antzekoa zela, alegia15.000 zale gutxi gorabehera, baina azken partiduaren aldean, Arabako hiriburua kriston festa izan zen, ez bakarrik estadioan baita kaleetan ere. Emozioek hiria konkistatu zuten egun osoan eta estasi honetan, partiduan,  denetako oihuak eta abestiak ez ziren falta.

Adi egon behar gara FIFAren ikuskatzaileekin. Bai, beraxe izan zen protagonista. Edozein lekutan entzun zitekeen eta prentsaren titular guztiak bete zituen: partidua FIFA datetan jokatu zen. Partidu hau, selekzioaren historiako bigarren partidua zen egun zehatz horietan,  lehena 2006ko urriaren 8an izan zen Camp Nou-n Catalunyaren kontra, ofiziala ez den beste taldebaten aurka, baina benetako ahizpa euskal selekzioarentzat. Harrezkero, 10 urte pasatu dira eta RFEFk (Espainako futbol federazioa) beti ukatu dio baimena EFFri data hauetan jolasteko eta azken honek konformatu behar izan du Gabonetako partiduarekin.

Honexek hausnartarazten dit ea hau guztiak merezi duen. Hau da, pasa den ostiralean Mendizorrotzan egon zirenak eta partidua ikusitako guztiok etxera poztasun aurpegiarekin joan ginen. Hobeto pasatu ala ez, guztiok genuen iritzia zerbait ona egin dugula Euskal Herriarentzat. Hauxe izan zen gure sentimendua dudarik gabe. Hurrengo egunean, batzuek atzoko partidua komentatu zuten futbolari buruz eta futbolarekin zerikusirik  ez daukanari buruz ere bai (beti mami gehiago du). Hala eta guztiz ere, partidu honi buruz ez da hitz egingo hilabete barru eta bere garrantzia neurrizkoa izango da. Agur selekzioa, hurrengo partidua arte, auskalo noiz ikusiko zaitudan berriro FIFA datetan. Zehatzago hitz eginez, noizbehinkako partiduak jadanik ez dira nahikoak eta pausu finkoak ematen ez baditugu ofizialtasunerantz hauxe sorgin-gurpil bihurtuko da.

Ildo beretik jarraituz, geure buruei galdetu beharko genieke noren errua den eta zein izan behar den geure jarraibidea. Argi dago, politikariei euskal kirola  izugarri gustatzen zaiela (nori ez, mesedez) argazkietarako primeran dago eta. Esan behar da, erankundeek zenbait pausu eman dituztela geure talde nazionalak babesteko, baina keinuak herabeak izan dira eta bide erdian geratu dira. Honez gainera, zenbait proiektu polit amaitu dira, adibidez, ESAIT (Euskal Selekzioaren Aldeko Iritzi Taldea) 2015ean amaitutzat eman zuen bere bidea, ofizialtasunaren aldeko eskaeran «jauzia» egon zela nabarmenduz. Oneski, niri dagokidanez oraindik ASKO dago egiteko (orain arte bakarrik lortu egin da soka-tira taldearen ofizialtasuna). Azken urte hauetan guztietan, erakundeek ez dituzte garatu planik jokalari euskaldunak erakartzeko euskal taldeetarantz. Hauek, harrotasun keinu izateaz gain, pentsatu  beharko lukete selekziora joatea onena dela bere ibilbide profesionalarentzat eta hauxe lortzeko epe luzeko anbizio handiko ekimena garatu behar da. Noski, hauxe argazkiak ateratzea baino askoz nekagarriagoa da. Gaur egun geure jokalariek hobeto ikusten dute Espainiarekin jolastea, hauxe horrela da (gustatu ala ez). Beldur naiz zer egingo luke Iñigo Martinezek gaizki-ulertu txikia izan ez balu Luis Enrique eta bere medikuarekin.

Horrela, nahiz eta politikoen ekimena garrantzitsua izan, geure taldeak benetako aurrerapena egiteko jokalarien konpromisoa ezinbestekoa izango da. Hortxe dago koska. Haiek bere esku daukate giltza aldarrikapena suspertzeko, Espainiarekin jolasteari uko eginez gero, Estatuak ezin izango du ezer egin. Burura etortzen zait Oleguerren kasua, 2005ean jokalari kataluniarra  finkoa zen Frank Rijkaarden Barçan eta Luis Aragonesek (Espainiako entrenatzailea) deitu zion Eurokopan jokatzeko. Oleguerrek taldearekin bidaiatu zen eta Aragonesekin hitz egin zuen. Elkarrizketa honetan deialdiagatik eskertu eta gero,  kataluniarrak esan zion ez zuela Espainarekin jokatu nahi eta konpromiso handiagoa zuen beste jokalariren bat bila zezan. Aragonesek ulertu zuen eta Oleguer ez zen Espainiako futbol taldera bueltatu, besterik ez. Gurean kasu batzuk egon dira ere bai: errealako Inaxio Kortabarria eta Mikel Aranburu eta ez litzaiguke ahaztu beharko Galizako Nacho Fernandez. Argi dago hauxe dela jarraitu behar den bidea. Kasu askotan beren ekintzak ondoriak zituzten (Oleguerren kasuan komunikabide mediatikoen izugarrizko erasoak pairatzeaz gain, Kelme bere babesleak guztiz moztu zituen harremanak berarekin), halere, herri baten asmo zilegia ez dago gelditzerik. Gizon hauek, tamalez, salbuespenak baino ez dira (momentuz gutxienez)  baina argitu ziguten ofizialtasuna lortzeko sorgin-gurpila apurtu behar dela.

Kirol arlora bueltatuz, urriaren 12ko partidua ez zen gehiegi izan. Amorrortu eta Etxarri berriro kontuz ibili ziren deialdiarekin: Athletikeko 4, Errealako 3, Alaveseko 3 eta Eibarko 1. Azpimarratzekoa da Amorrortuk esan zuena partidua amaitu eta gero: “Egia esan, ofizialak izango bagina, maila ertaineko selekzioa izango ginateke, batzuetan txapelketa handietera helduko ginateke eta beste alditan ez”. Zer ez nuke emango Euskal Selekzioa azken partidan sailkatu gabe geratzeagatik!  (auskalo hori noiz gertatu).

Hispanitatea han, Euskal Selekzioa hemen. Ofizialtasunaren bidean
Euskal selekzioak 2006ko urriaren 8an bere lehen partidua jokatu zuen FIFA datetan Catalunyaren kontra. Harrezkero, bere jarduera nahiko ona izan da: 8 partidu irabazi, 3 berdindu eta bat galdu.
Hispanitatea han, Euskal Selekzioa hemen. Ofizialtasunaren bidean Hispanitatea han, Euskal Selekzioa hemen. Ofizialtasunaren bidean Hispanitatea han, Euskal Selekzioa hemen. Ofizialtasunaren bidean

Zer duzu buruan “Hispanitatea han, Euskal Selekzioa hemen. Ofizialtasunaren bidean”-ri buruz

  • Jokalariak buzti behar dira eta beren herria ohartu gabe okupazio egoera batean bizi dela?
    Jokalariei dena eskatu eta gu, bitartean, okupazioaren sistema barnean ondo integratuak eta akomodatuak?
    Hobe dugu, denon artean, gurea den Estatua bidea hastea.