"Istorio bat kontatu nahi dizuegu" bideoaren arrakasta

Nafarroako Gobernuaren hizkuntza politikaren ondorioz; euskaltegion diru laguntzak oso desegokiak dira. Egoeraren larria aztertuta behar beharrezkoa da aldaketa bat Gobernuaren jokaeran. Hala eta guztiz ere, zorionez, euskaltegion lanak, ahalik eta nafar gehien euskalduntzearenak, indartsu jarraitzen du, herritarrek ederki babesten dutelako haien zeregina. Dena den, esaten den bezala, hitzek baino askotan irudiek hobeki azaltzen dutelakoan, goza ezazue bideoarekin. azkenik, bideoa ahalik eta gehien zabaltzea eskertuko genizueke.

8000 bisita izan ditu istorio bat kontatu nahi dizuegu bideoak

Irudia | 8000 bisita izan ditu istorio bat kontatu nahi dizuegu bideoak | Yougle | LGPL

2009ko urritik aurrera AEK-ko Artezkaritza Kontseiluko Kidea, Nafarroako arduraduna, hain zuzen ere. Hainbar urtetan Donibane auzoko Irrintzi Euskaltegian, ikasle, irakasle, didaktikari eta arduradun aritu ondoren.

Zer duzu buruan “"Istorio bat kontatu nahi dizuegu" bideoaren arrakasta”-ri buruz