Kontseiluak Udalen hizkuntza-politikaren bigarren neurketa aurkeztuko du Donostiako Aquariumean

Kontseiluak neurketaren tresna hau eguneroko lanean baliagarria izan dadin abiatu zuen 2006an, 10.000 biztanletik gorako populazioa duten (66 herri) eta guztira bi milioitik gorako biztanleengan eragina duten hizkuntza-politikak aztertuz. Lau urte igaro ondoren, alderaketak egiteko aukera izan du orain Kontseiluak. Udalek hartutako erabakien inguruan, emandako aurrerapauso eta atzerapausoak… aztertu ditu. Honen guztiaren aurkezpena egingo du Kontseiluak Aquariumeko ekitaldian.

Aurreko urteetan egindako ekitaldiaren irudia

Irudia | Aurreko urteetan egindako ekitaldiaren irudia | kontseilua | Creative Commons By SA

Euskararen normalizazioa azkartzeko lan egiten duten erakundeen eta eragileen bilgunea da Euskalgintzaren Kontseilua. 30 talde baino gehiagok osatzen dute, eta, batasunaren indarraz baliatuz, euskararen normalizazioa azkartzeko hizkuntza-politiketan eragitea du xede. Kontseilua sinetsita baitago euskara dela gizarte kohesionatu, justu, demokratiko eta berdinzaleago bat eraikitzeko tresna. Helburu hori jomuga hartuta ari da lanean 1998. urteaz geroztik.

Zer duzu buruan “Kontseiluak Udalen hizkuntza-politikaren bigarren neurketa aurkeztuko du Donostiako Aquariumean”-ri buruz