Euskara, erakargarri

Euskara, erakargarri –

Euskaldundu diren gazte arabar asko ez dira euskaraz bizi eta ez dute hizkuntza hori beren-berekitzat jotzen. Bereziki, familia eta giro erdaldunetan sozializatu direnak.

Euskara, erakargarri

Halako gazteen begietan, euskara erakargarri egin behar dugula esaten da azken bolada honetan. Alegia, egoera ludiko eta atseginekin lotu behar dela. Beste batzuk, aldiz, euskara beharrezko bihurtu behar dela aldarrikatzen dute. Hau da, eguneroko zereginetan hizkuntza horren premia sentiarazi behar dutela; ezinbesteko zaiela.

Dikotomia hori faltsua da. Euskaldun epelak euskarara hurbil daitezen hizkuntza hori gustuko bizipen eta sentimenduekin lotuta ikusi beharko dute, bai, baina aldi berean beharrezkoa dela sentitu ere. Hau da, euskarara gerturatzeko bulkada mota biak metatu beharko dira, bakarrarekin ez da nahikoa izango.

Baina, nago, euskara erakargarri egitea edo beharrezko sentiaraztea ez dela erraza. Are gutxiago ekimen, gune edota erakunde berri askori ingelesezko izena jartzeko nagusitzen ari den joerarekin. Vitoria-Gasteiz Green Capital izan zen moda horren erakusle, adibidez, eta azken egunotan oso deigarri egin zait beste hau ere: Bermeo Tuna World Capital. Moda horren aldeko hautuak gure konplexuak uzten ditu agerian. Bagarela nor erakusteko asmoz, gure hizkuntzarekin nahikoa ez dugula ari gara adierazten.

Nire ustez, nagusitzen ari den ingelesarekiko morrontza horrekin, gero eta zailago da euskara erakargarria eta beharrezkoa dela sentitzea; are gutxiago gazteek.

Eta zu, noiz hasi zinen pornoa ikusten?

Euskara, erakargarri

Jubilatua eta zoriontsu! Euskararen soziolinguistikari begira.

10 pentsamendu “Euskara, erakargarri”-ri buruz

  • Instituzioak beti interesen arabera mugitzen dira, kasu horietan interes ekonomikoaren arabera. Eta denok dakigun bezala Euskara ez da negozioa, ingelesa bai ordea. Geure hizkuntza beharrezko sentituko diren espazioak herriak berak sortu beharko ditu, instituzioetatik ez baitzaigu ezer etorriko, are gehiago ustezko abertzaleak berak independentismoa eta abertzaletasuna ezberdintzen saiatzen ari direnean.

  • Euskaldunon akats nagusia konponbideak instituzioen eskuetan jartzea izan da. Instituzioek ikastolak edo euskarazko edukiak sor ditzakete baina horrek ez du euskararen ezagutza eta biziraupena bermatuko. Gizartearen eraginez aldatu behar dira gauzak.

    Adibidez, euskarazko liburuak ez badira idazten edo liburuak ez badira itzultzen gizartearen erruarengatik da (inork ez baitu euskara erabiliko eduki hori inork edo oso gutxik irakurtzen badute) eta ez Eusko Jaurlaritzak dirulaguntzak ematen ez dituztelako.

  • Euskarazko liburuak ez badira irakurtzen arrazoi askorengatik da, Hego. Behinena, euskaldun gehienok ere, hobeto moldatzen garela erdaraz euskaraz baino. Edota erdarazko eskaintza euskarazkoa baino askoz zabalagoa delako.
    Eusko Jaurlaritzak hizkuntza politika serio hartuko balu, emaitzak bestelakoak lirateke.

  • Bermeo World Tuna Capital???
    Negar egitekoa…

  • Eusko Jaurlaritzak ezin du jendea euskaraz irakurtzera edo hitz egitera behartu. Zuk aipatzen duzun moldaketa hura norberak jorratu behar duen zerbait da. Hortaz, euskaraz hobeto moldatu nahi duen horrek euskara kontsumitzeko jarrera aktiboa izan behar du, bestela egoera ez da aldatuko.

    Erdaren eskaintza euskararena baino zabalagoa izango da, baina euskararen eskaintza gehiago zabal daiteke euskaraz kontsumituz.

    Euskararekin ere eskaintza-eskaeraren legea funtzionatzen du.

  • Eskaintza-eskaeraren legheak funtzionatzen duelako ez dute euskaldunek behar beste kontsumitzen euskaraz. Segi Elkar-denda batera (euskarazko eskaintzarik oparoena eskaintzen dutenak), eta aldera ezazu bertan ere erdarazko eta euskarazko eskaintzen arteko aldea. Izugarria da. Alderaezina. “Gure” gureak diren eremuuetatik hasita, dela sukaldaritza, dela mendizaletasuna, dela beste edozein arlo.
    Eskaintza-eskaera legeal funzionatzen duelako, euskara bezalako hizkuntza zapaldu, txikitu eta desagertzeko arriskuan dagoenak BABESA ezinbestekoa du merkatuan lehiatuko bada. Hizkuntza politika SERIOA Jaurlaritzaren aldetik, baina baita alderdi eta sindikatu abertzaleen aldetik (zeren unionistenetik ondo baitakigu zer datorkigun).

  • Euskara ez da erakargarria, frantsesa ezta ere, ingelesa ezta ere…. Ez dira existitzen hizkuntz xarmantagarriagoak, botere gehiego duten hizkuntzek baizik.
    Euskaraz natural natural egiteko, arlo guztietara zabaldu behar da, egunero erabili ahal izateko abagunea behar du, denok jakin dezaten behar du, den dena euskaraz egotea behar du. Bai aisialdiak, lantokiak…. den dena. Hori gertatzen da osasuntsu dauden munduko hizkuntz gutziekin, arlo guztietara ailegatzen direla, edonon erabili dezaketela, ta den dena egiteko hizkuntz hortan izatea. Hori egin ezean jai dugu.

    Erakargarri bihurtu inolako erakargarritasunik ez daukana? Niretzako hori engainua besterik ez da.
    Beharrezkoa egitea erraza ez dela? Ba bai eta ez.
    Bai jaularitzak nahiko balu behartu ahalko zuelako funtzionario guztiak euskaldunak izatera, behartu ditzake kontratatzen dituzten enpresetan euskara jakitea derrigortzea, errekurtso gutxirekin gizarte osoa euskaldundu daiteke 10 urteren bueltan. Gauza da agintzen dutenek ez dutela nahi. Baina ez da zaila, errekurtsoak behar dira, ta baditugu, baina beste zeozertan erabiltzen dira.

  • Hego, ez nago ados, gaztelaniadunek inolako jarrera aktibo dute gaztelaniaz bizitzeko? Ez, natural ateratzen zaie ta denetarik dutenez gaztelaniaz bizitzeko.

    Dena norberaren buruan jarriz ez dago soluziorik, jaularitzak behartu dezake jendea euskaraz irakurtzera , beraien euskara hobetzera behartuz, laguntzen bidez liburuen prezioak jaitsiz, ikusentzunezko pilo sortuz jendea euskara entzutea natural izan dezan…
    Euskarazko zinema gehiago subentzunatuko bazan ta gaztelaniakoa baino merkeago jarri, diruarengatik soilik, askok euskarazkoak ikusten hasiko lirateke gaztelaniazkoak lagata.
    Behartu dezake bai.

    Bakarrik hizkuntz gutxituak behar dituzte hiztun aktiboak, zergatik? Gehienek ez dugulako behar den maila gure euskara natural erabiltzeko.

    jaularitzak jendeak uste duena baino botere gehiago du ta nahiko balu euskararen egoera askoz hobeagoa litzateke.

  • Euscara’ guztiz eracargarria da. Batez ere, naffar forman idatzia.
    Orain batueraz daquien edonorc naffarreraz idatz deçaque Naffar Translator bidez. Automaticoqui.

  • Marocc iceneco batec Egañaren eritziac itzulcen ditu BERRIAn:

    https://www.berria.eus/egilea/Andoni_Egana

    Azquena oraindic ez dago itzuliric.
    Ni ez naiz Marocc hori, baina argui dago NT erabilcen duela.

    Neuc BERRIAco cerbait iracurri nahi dudanean aurretiaz naffarrerarat passatzen dut. Honetara nire gustoco euscaran goçatzen ditut.