[BIDEOA] Espainiar nazionalisten argudiotegia #katU1

Espainiar nazionalisten argudiotegia –

Espainiar nazionalisten argudiotegiaEz pentsa Katalunian independentistak edota demokratak soilik ateratzen direla karrikara; espainiar nazionalismoaren jarraitze sutsuak ere ez dira etxean geratu. Baina ongi pentsatuta geratu izan balira hobe, bi arrazoi objektiboengatik: bat, egun ikusten ari garen jendetzaren alboan, lau katu direlako; eta bestetik, argudiotegia apur bat gehiago garatu beharko luketelako beraien aldarrikapenak haizatu aitzin.

Kazetari ausarten bat inguratu zen espainiarrek deitutako kontzentraziora, eta bertakoei galderak egiteari ekin zion. Erantzunak apartekoak dira.

Argumentos irrefutables de nacionalistas españolxs en contra del #referèndumCAT Nos han convencido, todxs a la cárcel! #Democracia, la que tengo aquí colgada!

Posted by Muy Bastas on Wednesday, September 13, 2017


Laburbilduz:

  • Erreferendumaren aurka nago katalana eta espainiarra naizelako.
  • Legea. Legea. Legea.
  • Bozkatu daiteke, baina ez, zeren eta antikonsti… antikomunis… hori, konstituziokoa.
  • Umeak adoktrinatu dituzte.
  • Ni ez nago jendea kontsultatzearen aurka, erreferendumaren aurka nago.
  • Andaluziar denak joango bagina hemen bi milioi lagun soilik geratuko lirateke.
  • Bozkatuko balute ezetz irtengo zitzaien, baina ez diegu bozkatzen utziko.
  • Zer jartzen du zure nortasun agirian?
  • Artur Mas presidentea (??????) erratuta dago.
  • Arazoa gauzak dauden bezala uzten konponduko da.
  • DENAK KARTZELARA!

Ideien guda irabazita daukate erreferendumaren aldekoek; bestalde, milaka eta milaka independentista gehiago sortu dira azken egunetan. Orain bataila fisikoa, terrenala, praktikoa, irabaztea gelditzen da. Lortuko dute.

Euskal Herriaren etorkizuna bera ere jokoan dago hurrengo asteetan. Katalunian gertatzen denak errotik baldintzatuko du gure etorkizun hurbila, eta ez hain hurbila. Orain da unea. Orain.

Espainiar nazionalisten argudiotegia

3 pentsamendu “[BIDEOA] Espainiar nazionalisten argudiotegia #katU1”-ri buruz

  • Nazionalista dogmatiko eta frankista soziologiko guztiak! 😉

  • Katalaneraren egoera nahiko larria bide da, Bartzelonako probintzian batez ere. Arlo erabakigarri honetan, hala ere, ikaragarrizko lana egin dute aspalditik. Gu, berriz hizkuntza kontuetan prehistorian gaude.

    Zuhaitz ordoki, benetan uste duzu inora joateko egoeran gaudela? Oinarrizko lanak egin gabe ur handitan sartzeko bidean Euska Herria?. Nik ez dut inola ere uste.

  • Euskal Herri libre bat nahi dugunok, apunteak hartu eta ikasteko garaian gaude. A-k esan bezala, ez gaude asko gehiagorako. Hasteko eta behin, gure kolonizatzaileen hizkuntza “gure” bilakatu dugulako. Buruzagi abertzale nagusiak españolez bizi dira:
    Lehendakariak españolez idatzi ohi ditu bere txapa jasangaitzak, izan bere funtziotarakoak, izan alderdirakoak, diru publikoz ordainduta itzultzera bidaltzeko ondotik. Bada ezker abertzaleko bururik, euskaldun onak, euskara…espainiera eta frantsesa jakin behar dituela dioenik ere.
    Mendetan Iruñean izan dugun lehen alkate abertzale eta euskaldunak, español hutsez dihardu facebooken…
    Nola aska daiteke herri bat bere zapaltzaileetatik, zapaltzaileok inposatutako hizkuntzan gozo-gozo bizi bada? Ergelkeria latza. Halakoxea da gure egoera egun. Lotsagarria.