Katalunia txioz txio #GertatzenAriDa #KatU1

kat





ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

36 pentsamendu “Katalunia txioz txio #GertatzenAriDa #KatU1”-ri buruz

  • Gogoratu ezazue, ZUZEUko arduradun horiek:
    zuek zentsura eta mozal legea aplikatzen baduzue, ZuZeu-k bere izatea eta trafikoa galduko du. Akabo zuzeu.
    Jendeak besteen iritziak irakurri nahi ditu, ez bakarrik albisteak. Bai, eta iritzi ANONIMOAK erakargarriak dira, publikoki esatera ausartzen ez den hori, esaten delako anonimoki. Eta askotan errealitatea azaleratzen da. Medio guztietan iritziak anonimoak dira. Gainera, euskal medioetan 4 katu gara eta denok ezagutzen dugu elkar, modu batean edo bestean.
    Ah, eta euskarak eztabaidak behar ditut interneten. Hizkuntza bat bizirik egon behar badu, eztabaida behar du. Medio gehienek eztabaida zentsuratzen badute, baina zuzeu-k ez, zuzeu izango da erreferentzia medio.

    • Barkatu, azalduko mesedez zer gertatu den? Ez dut ZuZeu asko jarraitzen baina pare bat iruzkinetan irakurri dut dagoeneko zentsuraren kontua

      • Mikel Egiluz 2017-09-21 20:47

        Kontua da hainbat iruzkin xenofobo eta arrazista ezabatu dituela zuzeuk. Eta xenofobo eta arrazista horiek haserretu egin dira.
        Zuzeuk iruzkinak aske uzten ditu baina guztiz zentzuzkoa da, erabilera baldintzetan jartzen duen bezala, iruzkin arrazistak ezabatzea.

        Animo zuzeu.

        • euskaldun bat 2017-09-21 21:00

          Ezabatu diren iruzkinak hartu (ZUZEUk eman beharko dizkizu) eta joan zaitez epaile batengana gorroto deliturik badagoen aztertzera. Ez zinateke joango ezer ez dagoela badakizulako eta galdu egingo zenuelako. Beste gauza bat da zure ideario politikoa lege egitea, hori da zure arazoa.

      • Kontua da Islama, inmigrazioa, genero-ideologia eta halako kontuak kritikatzea zentsuratua dela zuzeun, gorroto-mezua omen delako, arrazismoa edo xenofobia esan nahi du kritika soila denak jende totalitarista eta dogmatikoarentzat. Baina gorrotoa al da fenomeno, gertakari edo talde sozial baten jarrera orokorrak kritikatzea edo salatzea? Hori horrela bada, zentsura dezatela ere gizonezkoak, kristautasuna, eliza, polizia, estatua, alderdi politikoak edo enpresariak kritikatzen dituzten mezuak. Hobe esanda, debekatu dezatela eztabaida politikoki-zuzentasun zentzugabearen izenean.

      • https://zuzeu.eus/euskal-herria/pintaketa-islamofoboak-egin-dituzte-zarauzko-itsas-pasealekuan/

        Artikulu honetan ni eta beste hainbatek iruzkinak idatzi genituen. Batzuek besteen artean bi pintada ziztrin horiek albiste kategoriara igotzea salatzen zuten, eta nik islam eta mairuenganako enpatiarik ez dudala azaltzen nuen. Hainbat iruzkin ezabatuak izan ziren. Zuzeu atari asketzat nahi degunontzat kolpea izan da, oraintxe bertan gure hizkuntzak gai guztietan eztabaidatzea behar duelako, ez zentsura.

        Nire postura azalduko dut orain. Niretzat islama, erlijio monoteista nazkagarri bat izateaz aparte (judaismoa edo kristautasuna bezala), bere baitan proiektu politiko totalitario bat duen erlijio bat da. Nik nahi dudan gizarte ereduaren aurkakoa, eta gehiengoaren bizimoduaren aurkakoa. Gure ohitura eta bizi estiloarengatik gu menperatu edo akabatzeko zilegitasuna ematen duen erlijio batek ez du nire errespetua merezi. Korana aztertuz gero hitzez hitz islamiarrak ez direnak era ezberdinetan zapaltzeko mezua zabaltzen du (zerga bereziak jarriz, lapurtuz edo zuzenean akabatuz ). Hau jarraitzen duten pertsonek ez dute nire enpatiarik merezi, nire teilatuaren aurka harriak botatzea izango litzateke.

        Pertsona sano batek ezin du horren alde egon! EHko abertzaleek eta ezkerrak islamarekiko duten jarrera aldatu behar dutela iruditzen zait, eta “islamofobo” hitza erabiltzeari utzi behar diotela. Eta Zuzeuri eskatzen diot adierazpen askatasunaren izenean eztabaida librea ez oztopatzea. Ondo izan

      • euskaldun bat 2017-09-21 22:14

        Hori bakarrik ez, iruzkinak ezbatuak izan ziren, protesten ondoren berriro jarri ziren eta handik gutxira berriro ezabatu ziren. ZUZEUko administratzailea “anonimo hori” esanez erdeinuz mintzo da eta azkenean iruzkin gehiago idazteko aukera kentzen du. Hau ez da serioa eta ZUZEUko zuzendaria edo norbaitek azalpenak eman beharko lituzke, ezabatu diren iruzkinak bistaratu eta zer gertatu den ere ez dakien jendeak esan dezala iruzkin horiek ezabatzeko arrazoirik bazegoen.

  • euskaldun bat 2017-09-21 22:20

    Eta ahaztu egin zait… ZUZEU guztiz pribatua balitz zentsura nahieran erabiltzeko aukera zukeen baina ez, dirulaguntza publikoa jasotzen du.

  • euskaldun bat 2017-09-21 22:27

    Eliza pederasten batzarra dela esanez gero inork ez dit hori zentsuratuko. Aldiz Islama matxista dela esaten badut, iruzkina ezabatzeko aukera handia dut. Ontza konpartsaren aldeko artikuluak publikatu dira hemen eta adierazpen askatasunaren izenean dena onartu du ZUZEUk. Islamarekin ez luke hori egingo, ez horixe, besteak beste euren bizia maite dutelako.

  • Esan bezala, iruzkinak askotan artikulua bera bezain garrantzitsuak dira. Askotan beste moduan jaso EZIN daitekeen informazioa jaso daiteke.

    BAI ADIERAZPEN ASKATASUNARI. Gure ideien aldeko ZEIN aurkakoen adierazpen askatasunez ari naiz!!!
    Gora euskarazko eztabaida. Gora euskara ANITZA.

    Aniztasunaren alde daudela diote batzuek (multikulturalismo aniztasunaren aldekoak), baina ondoren ideia aniztasunaren aurka egiten dute.

    • Alpargatero 2017-09-22 10:00

      Berrian eta Argian blokeatuta nago, Zuzeun zentsuratuta. Ez dut uste horrelako traturik merezi dudanik. Utikan hedabide euskaldunak!

  • Ah, eta chapeau beren ideiak hain ondo idatzi eta azaltzen duten horiei (hemengo iruzkingile batzuk adibidez).
    Benetako gaitasun kritiko INDEPENDENTEA erakusten dute. Dogmen menpe egon ordez, beren kabuz pentsatzen dute!!

  • euskaldun bat 2017-09-21 23:04

    Lehenxeago ezabatu dituzten iruzkinak berriro jarri dituzte. Gertatu dena azaldu besterik ez dut egin, jendeak jakin dezan.

  • euskaldun bat 2017-09-21 23:14

    Elpais bezalako egunkari batean albiste batean lasai asko 1400 iruzkin ikus daitezke askotan. Hori da hizkuntza bati dinamismoa ematea! Iruzkin askotan sekulakoak botatzen dituzte, hor bai legearen mugetan ibiltzen direla. Hemengo iruzkin gogorrena ere agurmari baten parekoa da. Euskara sustatzea da helburua, bi katu gara euskaraz idazteko gai garenak, agurmariak idazten ditugu eta zentsura jasotzen dugu. Gero Espainia atzeratua eta fatxa dela esaten dute, guztiz kontrakoa! Nik naziak, homofoboak, putak, pederastak, komunistak, atzeratuak eta intelijenteak idazten ikusi nahi ditut, denak euskaraz. Hori da Euskal Herria!

  • Badirudi twitter-eko inkesta baten bidez erabakiko dela iruzkin anonimoak onartu edo ez:
    https://twitter.com/zuzeu/status/910947710706049026

    • euskaldun bat 2017-09-22 08:45

      Zuk adierazitako inkestan parte hartzera joan naiz eta Twitter-eko erabiltzailea ez bazara ezin duzu parte hartu. Biba ZUZEU! Zure bizitza pribatuarekin salerosketan dabiltzan korporazio handien prostituta/prostitutoa izan behar duzu inkestan parte hartzeko. Inolako erregistrorik behar ez duten inkestak egiteko tresnak badaude, ZUZEU!

  • Mikel Egiluz 2017-09-22 10:02

    Biktimismo eta negar gutxiago…
    Errespetuz idatzi zeuon iritziak, irainik gabe eta kitto.
    Zuzeuko erabilera baldintzak argiak dira, ez bazaizkizue gustatzen utikan!

    Mikel

    • Alpargatero 2017-09-22 10:34

      Esango didazu noiz idatzi dudan errespeturik gabe edo irainak erabiliz? Horrexegatik nire protesta, arrazorik eman gabe zentsuratu naute euskal hedabideetan. Eta bai, utikan! Bota egin naute, baina ni bakarrik ez, irakurle potentzialen ehuneko handi bat botatzen ari dira. Berriako akzioduna ere banaiz, eta ezin dut bertan iruzkinik egin. Hori diktadura deitzen da.

  • Mikel Egiluz 2017-09-22 10:36

    Diodana da Zuzeun libreki eztabaidatu daitekeela.
    Horrek ez du esan nahi erabilera baldintzak errespetatu behar ez direnik.
    Animo Zuzeuko lantaldeari!

    • Alpargatero 2017-09-22 10:40

      Animo Zuzeuko lantaldea! Gora diktadura! Behera askatasuna!

    • euskaldun bat 2017-09-22 12:04

      Islama matxista dela esatea iraina al da? Adibide bat jartzearren. Hala bada, apaga y vamonos. Eta Espainiaz botatzen diren guztiak? Espainiarrak irainduta sentituko litateke hemen. Berriz diot, nahastu egiten dituzu gauzak.

  • ganbaratxotik 2017-09-22 13:12

    Segi holaxe Zuzeu. Eskuin muturra hemen ere adarrak erakusten,…. euskeraz. (Normalizazioaren beste adibide bat).

    • euskaldun bat 2017-09-22 13:44

      Non dago hemen eskuin muturra?

    • Ezker muturrekoak egoten dira zuzeun guardia zibilak infiltraturik arazorik gabe eta zu ez zara kexatuko zergati?

    • Eskuin muturra? Inmigrazioaren eta islamaren aurka egoteagatik? Faborez! Batzuk bi gai horien inguruko iritzia nahikoa dute jendea sailkatzeko, baina errealitatea konplexuagoa da. To, hona hemen zentsuratuetako batzuk ibiltzen garen foroa. Irakurri, eta gero argudiatu zergatik garen eskuin muturra. Gustura eztabaidatuko dizut, zentsuratzen ez nauten bitartean.
      http://askatasunarenliga.eus

      • Inmigrazioaen aurka egotea jada eskuin muturrekoa da, agian eztezu ikusiko bainan horrela da. Beraz zure lehenengo lerroarekin argi geratu da zer zaren.

  • Katalan bat 2017-09-22 13:50

    Katalunia eta egoeraz zerbait esateko?

    • euskaldun bat 2017-09-22 22:06

      Bai, noski dugula esateko. Istoria paralelo honetan ZUZEUren eta Espainiako gobernuaren jokaera parekoa dela: zentsura, anonimotasuna ezabatuz jendea kontrolpean eta bijilantzipean edukitzeko beharra, ildo politikoa markatu beharra, disidentzia isilarazteko beharra… Beste aldean Herri Katalana eta ZUZEUko erabiltzaileak botoa eta iritzia emateko grina eta beharrarekin.

      • ganbaratxotik 2017-09-24 10:28

        Bikaina! Zuzeu eta Espainia parekatuz, analisi aparta benetan.
        Gorrotoa eta hasarrearekin jai dugu. Agian hori da zabaldu nahi dena: Kataluniako Herri Mugimenduaren estrategia ondo pentsatu eta inteligentearen aurrean, berau Euskal Herrian ezinezko egiten duten itsukeria,amorrua,sestra, eta zatiketa euskaldunon artean zabaldu. Zertara dator bestela Zuzeurekiko tematze hau? Nahikoa ez al da?

  • Interesgarria eztabaida, oso interesgarra.
    Nik kontu zahar bi atera gehitu, bota nahi ditut: ez nintzen Hebdo inoiz sentitu, fratses errepublikako erligio guztiz sakratuaren eta hiltzailearen -hau da, ERREPUBLIKANISMO ANKERRA- mezulari.
    Eta Hebdo gorroto banuen, zer esan ONTZAkoez? Mina, bihotzeko mina eman zidan konpartsa horrek. Espaniako anarkista antieuskaldunen antza hartu nien.
    Nola nahi dela askatasuna euskaldunoi, gure iritziak azaltzeko. Baina inola ere ez eusaldonon etsaien plataforma. Hori litzateke muga

  • ganbaratxotik 2017-09-27 15:38

    Zoritxarrez aspaldi iruzkinik bidaltzen ez duten zenbaitzurekin egindako eztabaida jatorra etorri zait gogora gaur goizean SER kateko tertulia entzutean. Bertan, Kataluniaren monografikoarekin zebiltzatela, hizlari batek (ez presezki unionistenak), ari ziren haria eten eta batbatean zera bota du gutxi gora-behera: “Espainiaren propoiektua zalantzan jartzen duen elementu nagusiak, herrialdeen arteko elkartasun erizpidea hautsiz, EAE eta Nafarroako pribilegioak dira.
    Hara! Pentsatu dut nerekiko: Kataluniako subirautza eta demokraziaren sakontzearen aldekoek partida “galtzen” badute, hurrengo egunean zast! badatoz gurera. Espero dut EAJk jokaldia aurrikusi bide duela. Gauden unean galdu-irabazi legitimitate gerla honetan Kataluniako demokrazian sakontzearen aldekoen porrota irudikatzen badu (errelato famatua, Ibarretxeri egindakoa halaxe irudikatu dute )Espainiak, bere begi-puntua Euskal Herria egongo da zalantzarik gabe. Are gehiago PP-Ciudadanosek gehiengo nagusia lortzen badute balizko hauteskunde aurreratu batzuetan.
    Esan gabe doa Kataluniak jadanik irabazi duela, naiz eta errelatoa bestea izan. Beraz, ez badugu kataluniarekin bat egiten inolako zirrikiturik gabe, gure Eskubide Historikoak besteak beste kiebra arriskuan dagoen Madril-eko hiriburu-megapoli aseezinak irentsi egingo ditu.

    • Bai, kataluniako matxinadarekin bukatu ondoren espainiar zentralismoaren jo puntuan hegoaldeko lau probintziak jarriko direla ukaezina da. Are gehiago espainiar patriota guztien oniritzia edukita, azken egunetan ikusi dugun guadia zibilen aldeko olatua aprobetxatuko dute gure delako autonomiaren aurka joateko.

      Kataluniatik irakaspenak ateraz, espainiar gobernuari argi utzi behar zaio gurean daukagun apurra kentzen hasiz gero egoeraren kontrola erabat galduko duela. Makurtuta gauzkate baina akabatuak ez gaude. Pazifismo txatxurik ez, indarra erakutsi behar da behar izanez gero indarkeria erabiliz. Eta ustezko lider abertzaleak alturan egon daitezela, dauzkaten koadro eta baliabide guztiak erabili ditzatela aldarrikapen BATERATUAK egiteko, euskaldunon askatasunerako eskubidea aldarrikatuz. Egoera horretara iristen bagara zerbaiten hasiera izan dadila, ez bukaera

      • ganbaratxotik 2017-09-29 09:51

        Ez dakit ba Mikelats indarra erakutsi beharko dugunik indarkeria erabiliz. Nik Albert Pla-ren pasadizoa eredugarria iruditzen zait eta adibide-metafora bikaina Kataluniako auzia ulertzeko, bere xelebrekeria onartuz. Kantariak eskutitz ustez independentziaren aurkakoa kaleratu ondoren, Espainiako hedabide guztiek segituan haizeratu dute pozarren beraien tesiak indartuko dituelakoan. Hurrengo egunean Kantariak txio baten zera esan du: 50E irabazi dituela bere wasapeko kuadrillan egindako apostuan, zeinean erronka bota bait zien baietz bere iritzi artikulua Espainiako hedabideetan agertu. Amarru itzela. Espainiarreek ez dute Pla (Katalunia) ezagutzen. Ez dute bere eskutitza IRAKURRI (DIAGNOSIA). Bere amorruak ITSUTU egin ditu. Emoziak arrazoia lainotu die eta sekulako HANKASARTZEA eta erridikulua egin dute. Pla-k dioena: “benetan desesperatuta egon behar dute ni bezelako pertsonaia baten beharra izateko, eskerrak Serrat dutela”
        Katalunian gertatzen ari denaren hiperbole polita da amarru-pasadizo irrigarria. Izan ere gauza beretsua gertatu da erreferendum-arekin. Amarrua, zepoa jarri eta Estatuak lepoa sartu du gerriraino. Eta katalanek Estatua harrapatuta dute. Ezinean, galduta, jira eta bira, piztia bezela zepoa askatu ezinik. Legitimitatearen gerla galdua du honezkero.
        XXI.mendeko borroka modu berri eta ERAGINKORRA. Katalunian ulertu dute. Guk hemen Intsumisioaren aldekoarekin ikasia beharko genukeena.

        • Oso optimista nabaritzen zaitut. Legitimitatea edozein delarik ere azkenean arma buruan jartzen dizunari men egin beharko diozu. Independentzia aldarrikatu dezatela, baina ikusiko duzu gobernu zentralak zahar katalanen pentsioak eta funtzionarioen soldatak mozten dituenean zer gertatuko den. Ez dut uste horretara iritsiko direnik, hala ere. Raxoik (edo atzean daukanak) erakutsi du aurkari politikoak nekearen nekez botatzen maisu dela, eta katalanekin berdin egingo du. U2n ez da ezer aldatuko praktikan, eta katalanek ezingo dute mobilizazio dinamika hain sendoa denbora luzez mantendu. Nahiago nuke hala izango ez balitz, baina eszeptiko nago egoera ikusita

  • ganbaratxotik 2017-09-29 16:05

    Bai agian nekea etorriko da, baina partida hau katalanek epe ertainera jokatzen ari dira.
    Euskal kupoa gutxienez lortua dute honezkero. ANCk kataluniako enpresariak bereganatuko ditu, hots, egoera egonkorretan agintzen dutenak. Ez da gutxi.
    Alegia, prozesu honen diseinatzaileek irabazi ala irabazi egoeran daude, 31 eskutik. Kontua denbora da. Denboraren kudeaketa. Kataluniako herri mugimenduek belaunaldi ikuspegi batetik hari direla iruditzen zait. Jakina, karanbolaz urrian independentzia aldarrikatu eta beste herrialdeek onartzen badute Bingo! Baina hala ez bada ere, beraien posizioa asko, asko hobetu da hurrengo haustekundeei begira, 10 edo 20 urteetarako. Ikus ezazu zeintzuek diren manifestazioetan parte hartzen ari direnak modu aktiboenean: gazteak, 20 urte barru 40-50 urte izango dituzten pertsonak, alkate, mediku,irakasle,…izango direnak. Horietan orbain ezabaezin bat geldituko da. Neretzat hori da prozesu honen BENETAKO helburua, indenpendentziaren aldeko jarrera gehiengoarengana iristea. Jendea politizatu, aktibatu, gehiengo ixila iratzartu. Independentziaren Gauzatzea? Bihar etzi edo etzidamu. Hori bigarren mailakoa da. Itzulerarik gabeko dinamika jarri dute martxan. Gurpila jiran da, maldan behera darrai. Aurrera bolie!