Espaziotik bai, ikusten da Euskal Herria
Espaziotik bai, ikusten da Euskal Herria >
Thomas Pesquet astronauta frantziarra da, edo kosmonauta, nahiago baduzue. Gizona, Nazioarteko Espazio Estazioan dago egun, ESAko kide gisa, Europako Espazio Agentzia.
Ezagunak dira oso Pesquetek Twitter bidez zabaldu dituen argazkiak. Azkenetariko batean Donostia ageri da, eta martxoaren 23an argitaratu zuenez, dagoeneko ezagutuko duzu; ez gatoz horretaz berba egitera.
Aurretik ere ikusi izan ditugu Kontxako Badiaren argazki mordoa, akaso ez hain urrutitik eginak baina bai ederragoak. Atentzioa eman diguna beste kontu bat da, kosmonauta frantziarrak, edo astronautak, nahiago baduzue, #euskalherria traola erabili duela argazkia ezagutzera ematerakoan.
Aizue, nazioarteko ekitaldietan eta turismo azoka guztietan gure parajeen atzetik Spain irakurtzera ohituak, ilusioa egin digu hurbiletik ez bezala, ikuste puntua apur bat goratuz gero, hau da, kanpo espaziotik, oraindik Euskal Herria badela jakiteak.
Au détour de la côte basque: Saint-Sébastien et sa baie de la Concha #euskalherria
On the Basque coast: San Sebastián, its bay and island pic.twitter.com/zN0Awdpia8
— Thomas Pesquet (@Thom_astro) March 23, 2017
* Pesquetek aurretik ere argitaratu izan ditu Euskal Herriko argazkiak espaziotik. Otsailaren 8an, esaterako, Donibane Lohitzunekoa; orduan ordea #France traola erabili zuen. Ezaguna da kontu hauetan ezin chouvinistagoak direla frantziarrak.