Ertzain drogosoa

Ertzain drogosoa

Pentsatu duzue inoiz aurpegia estaltzen duten beltzen atzean -ertzainez ari gara- nolako pertsonak gordetzen diren? Izan duzu inoiz polizia bat ezagutzeko jakinminik?

Euskal Telebistari esker, atzo izan genuen aukera. El Conquistador (oraingoan Karibekoa, aizue!) saioko parte hartzaileetako bat da Jose Javier Vilarín bilbotarra; gizonak honela aurkeztu du bere burua:

“Jendearekin talka egiten dut”, dio, goizean lanean izandako eztabaida adibide jarrita. “Gatazkatsua izan ohi naiz, jendea oilartzen bazait… ni gehiago oldartzen natzaie”.

Ertzain drogosoaren hitzak entzunda, sare sozialetan “horrelako batek hil zuen Iñigo Cabacas” irakurri diogu telebisteren aurrean asaldatutako bati. Guri, adierazgarria iruditu zaigu aurkezpenaren bukaeran dioena; ez dago bere izatean gustura, antza: “gorroto ditut beren buruak argitzat dituzten pepelerdoak”. Quis custodiet ipsos custodes?

.

Ertzain drogosoa

* Bideoa Galder Gonzalezen txio batetik hartu dugu.
Bestalde, sarrera prestatzen genbiltzala SuperTxoperena irakurri dugunez, gai biak lotu eta beste youtuber bat aurkeztera gatoz; Sortukoa da hau ere?
Ertzain drogosoa Ertzain drogosoa

2 pentsamendu “Ertzain drogosoa”-ri buruz

  • “Ertzaina” Ere esaten ez dakien “txaraina” bat. Asko esaten du horrek gure hizkuntzaren egoerari buruz.

  • “Jendearekin talka egiten dut”, dio, goizean lanean izandako eztabaida adibide jarrita. “Gatazkatsua izan ohi naiz, jendea oilartzen bazait… ni gehiago oldartzen natzaie”.

    Tipo hau bezalako asko daude polizia politiko horretan, lan horretarako perfila bete ez da….