Mata Hari
Mata Hari
Mende bat igaro da hil zutenetik, baina bere izena oraindik ez da Historiaren zokoetan desagertu. Baina beharbada gazteenen artean ez da aski ezaguna, eta Wikipedian euskaraz bere inguruan eginiko oso idatzi txukuna dagoela probestuz, lerro hauek dakartzat hona:
“Mata Hari, benetako izenez Margaretha Geertruida Zelle, (Leeuwarden, Herbehereak, 1876ko abuztuaren 7a – Vincennes, Frantzia, 1917ko urriaren 15a). Striptease dantzari ospetsu bat izan zen, espioitzagatik hiltzera zigortua eta Lehen Mundu Gerran zehar exekutatua izan zena.”
Egotzi zizkioten espioitza karguen eta epaiketaren inguruan honakoa agertzen da:
“1917an, Gerra Handia bezala ezagutu izan zen Lehen Mundu Gerra amaitu baino 7 hilabete lehenago, Frantzian epaitu zuten, espioi bezala lan egitea leporatuz, Alemaniarentzako agente bikoitz bat izatea eta milaka soldaduren heriotza eragin izana. Froga sendorik gabe eta, egungo epaiketa batean, batere fundamenturik izango ez zuten frogatu gabeko hipotesietan oinarrituz, erruduntzat jo zuten. Izan ere, bera jaio zen herriko elkarte batek, Justizia Ministerioari, kasuaren geroago azterketa bat eskatu zion, baina eskakizun honi ez zioten kasurik egin.
Fusilatze pelotoiak exekutatu zuen 1917ko urriak 15ean. Elezaharrak, pelotoi hartako soldaduei, begietan benda bat jarri behar izan zietela dio, Mata Hariren erakargarritasunaren aurrean ez errenditzeko. Hala ere, bera exekutatu zutenei agur musu bat bidali ziola dioten gertaera frogatua dago, baita, horren ondorioz, pelotoia osatzen zuten 12 soldaduetatik, lauk baino ez zutela jo Mata Hari, tiro horietako bat, bihotzean izan zelarik, eta, Mata Hari berehala hil zuena. Horren kargura zegoen ofizialak, kasu hauetan hala adierazten baitzen, fusilatzea amaitu zuen hartarako beharrik ez zegoen beste tiro batekin, oraingo honetan, Mata Hariren lokian. Berria, berehala zabaldu zen mundu osoan zehar. Une dramatiko hau xehatzen duen kazetaritza narrazio bat ere badago, bere aurpegiera, erortzeko modua eta gorpua, lurrera erortzean geratu zen modua deskribatuz.
Bere gorpua, lurperatu ez zena, medikuntza ikasleentzako anatomia ikasketarako erabili zen, garai hartan exekutatuekin egiten zen bezala, baina bere burua, baltsamatua, Frantziako Kriminalen Museoan mantendu zen 1958 arte, urte horretan, ziur aski miresleren batek lapurtu zuena.”