“Prophets of rage”, berriz makinaren aurka

“Prophets of rage”, berriz makinaren aurka

"Prophets of rage", berriz makinaren aurkaRage Against the Machine musika talde estatubatuarra zen. 1990ean sortu zuten  Tom Morello, Zack de la Rocha. Tim Commerford eta Brad Wilkek. Hamarkada osoan zehar jo ostean, 2000. urtean atsedenaldi bat hartu eta 2007an berriro igo ziren oholtzara beren funk, hardcore eta rock doinuekin giroa astintzera. 2010ean proiektuari amaiera eman nahi izan zioten, Hegoamerikan bira bat eman ondoren.

Musika talde oso ezaguna izan da ezkerreko mugimenduan, baita Euskal Herrian ere; bere bertsioak egiten dituen talderen bat ere ikusi dut inguruan. Seattleko batailan jo zuten kontzertua, “a bullet in your head”, edo utzi dizkiguten zenbait letra eta lelo. Azkena Gipuzkoa Zutik dinamikak erabiltzen zuela ikusi dut: “ze toki hau baino hobea; ze une hau baino aproposagoa“.

Bada talde horren motxila bere bizkar dakarren esperimentu musikal ikaragarri bat dator bazterrak kakanahastera, eta ni pozik, talde honen zuzenekoren bat ikusteko aukera izanez gero; nire belaunaldiko askok horrelako aukerarik izango ez genuelakoan geunden. “Prophet of Rage” izena du taldeak, eta partaideak hauetxek: Rage Against the Machineko hiru laurdenak, guztiak abeslaria izan ezik (Zack de la Rocha), Public Enemy taldeko Chuc D, eta Cypress Hilleko B-Real. Hardcore hardcore.

Ekainaren 3an eman zuten lehen kontzertua jendaurrean, Hollywooden, eta hemendik aitzina mundu osoan zehar arituko dira. Azpiko bideoan New Yorken ekainaren 5eko kontzertuan hartutako irudiak agertzen dira.

Rage Against maite dugunontzako albiste itzela, doinu gogorrak eta indarra.

“Prophets of rage”, berriz makinaren aurka

 

Zer duzu buruan ““Prophets of rage”, berriz makinaren aurka”-ri buruz