Euskal presoek gose greba azkenetaraino eramatea, Euskadiri arazo bat aurreztea da, Basagoitiren ustez

MTExOQ==

Antonio Basagoiti, Euskadiko PPko burua ez da ingurumarietan ibili, eta ETAko presoak gose greban jarri eta azkeneraino helduko balira Euskadik arazo bat gutxiago izango lukeela adierazi du. Euskal presoek inolako penarik ez diote ematen, “guztiak gaiztoak baitira”.

Ez uste Basagoitiren perlak hor amaitu direnik.

ETArekin amaitzeko, datozen udal hauteskundeetan parte hartzeko inolako aukerarik ez ematea beharrezkoa dela dio. Eta EAri erreferentzia eginez, desesperaturik egonda ere,  erakunde armatuari ez laguntzeko eskatu dio. Ez ninduke harrituko EA legez kanpo uzteko eskatuko balu…

Ezker abertzalearen baitako mugimenduetan itxaropenik ez izateko ere esan du. ETAk negoziazioa lortu nahi duela dio eta horretarako bi bide erabiltzen dituela. Otegi, zintzo aurpegiarekin eta bakezaleak direla esaten agertzea, bata, eta atentatuena, bestea. Basagoitiri, noski ez zaio ez bata ez bestea gustatzen eta “bakerako bidea”, PSOE eta PPren batasunean eta Alderdien Legean soilik ikusten du.

Irudia | Antonio Basagoiti | . | Creative Commons By SA