Beldurraren estrategia

OTc5

Enpresetan urtero zenbaki bat erosi ohi da. Badira, loteriako txartelik erosi nahi ez dutenak. Eta aitortu dezagun, pertsona horiek ausartak dira oso. Gehienetan, gainontzekoei tokatzeko aukera minimo horrek loteria txartelak erostera baikaramatza.

Loteria eskaini eta ezetz esateko aukera burutik beti pasa izan zaigu gehienoi. Baina imajinatu, une batez, lantokian lankide guztiak pozez txoratzen, saltoka, builaka, txanpain botilak ireki eta elkarri bustitzen… Eta zuk loteria erosi ez zenuelako, albo batean, isilik, irribarre egiten saiatzen. Irudi hori pasatzen zaigu burutik loteria erosteko zalantza minimoaren aurrean.

Koldarrak gara. Eta koldarrak garelako erosten dugu loteria, badaezpada ere…

Irudia | loteria dezimoa | alvy | Creative Commons By SA

Zer duzu buruan “Beldurraren estrategia”-ri buruz

  • Guztiz bat nator diozunarekin. Hala eta guztiz ere, erosten ez duten ausart horiek ez dute zertaz beldurtu, izan ere, loterian sariduna izatea ia ezinezkoa da jeje..

    Eta orain gogoratu naiz esaldi batez

    Loteria inozoen zerga da.

    Ondo segi!