Prekarietatea, kazetarien kezka nagusia
Gizartearen %60ak kazetaritzari buruz, erdi purdiko irudia edo irudi txarra dauka. Iazko datuekin konparatuz, kazetaritzaren irudia geroz eta txarragoa da. Gainera komunikabideak geroz eta politizatuago daudenaren ustea ere, geroz eta zabalagoa da.
Eta agian kazetariok lana behar bezain ondo egitean egongo da irudia okertzearen arrazoia. Galdekatuak izan diren kazetarien kasik %70ak iturri anonimoak erabiltzen dituela aitortu du eta %80 baino gehiagok, iturriak behar beste egiaztatzen ez direla uste du.
Krisiak ere, nola ez, izan du eragina komunikabideetan. Finantziazio iturriekiko horien independentzia murriztu dela dio txostenak.
Irudia | Letrak | sergis blog | Creative Commons By SA