Txiorik onena (37. astea)
Badira bost aste jada txiorik onenaren peskizan gabiltzala, astero-astero sorta bat aukeratu eta hemen proposamena eginda. Iragan astekoen artean, Gotzon Barandiaranek idatzia izan da boto gehien lortu dituena (ohi bezala, sarreraren azpira dakarguna).
Datorren larunbata heldu bitartean, beste sei dituzue aukeran, abuztuaren 29tik irailaren 4ra txiokatuak.
(Argazkia: Mario Corral).
.
Beheko sortatik, zein da txiorik bikainena?
TOLAREMON: sagardotegi extralurretik etorri den katu trospidoa #hitzokei
— Idoia Torregarai (@bootxo) August 30, 2015
Uda huntan egin behar nituen eta egin ez ditudan gauza guzien zerrenda egiteko tenorea da.
— Chantal (@xanxanlatulipe) August 30, 2015
Gaur ene bigarren xitoa ikastolan hasiko da. Sentimendu lauso horiek.
— Bea Salaberri (@beatxo) September 1, 2015
Twiterren ezizen arraroenak erabili, eta jarraitzen ez dituzulako moskeatzen diren lagunak.
— MikelPagadi (@MikelPagadi) September 3, 2015
errefuxiatuek "euskadin" bizi behar dute #esanahiberriak
— Eneko #garrobolibre (@ameslaria) September 3, 2015
#KortxoeneaBizirik @kortxoenea pic.twitter.com/cMbrESAtXy
— Unai Gaztelumendi (@ugaztelu) September 4, 2015
.
Pasa den asteko txiorik onena:
Esaidazue zelan kitatuko dugun hauekiko zorra pic.twitter.com/3RtEOJBhEE
— gotzon barandiaran (@gotzonbarandi) August 22, 2015