18.000 entzuketa, 10.000 deskarga, 800 harpidetzatik gora 1.denboraldian

[ZuZeu Podcast] 18.000 entzuketa, 10.000 deskarga, eta 800 harpidetzatik gora lehen denboraldian –

Proiektu berri orok igaro behar du lehen txanpa, eta hasierak ez dira errazak izaten. Ikasteko tenorea izan ohi da hastapenekoa, hanka sartu eta ateratzekoa, eskarmentua jasotzekoa. Nola entzun podcast bat? Horra entzule askorentzat lehen ikasgaia. Eta uda iritsi den bezala, ZuZeu Podcastek amaitu du lehen denboraldia. Apiriletik ekainera bitartean hiru saio (Barruan Gaude, 10 Minututan eta Bipareta) eta 38 kapitulu argitaratu ditugu. Denera  1594 minutu podcast programazio, edo 26,6 ordu nahiago baldin baduzu. Zure hizkuntzan istorioak sareratzen hasi gara, eta halaxe segiko dugu irailaren bigarren hamabostalditik aurrera. Bitartean, hemen duzu lehen denboraldia zenbakitan. 

3 saio, 38 kapitulu.
Denera 1594 minutu programazio, 26,6 ordu

ZuZeu Podcast[ZuZeu Podcast]

[ZuZeu Podcast] 18.000 entzuketa, 10.000 deskarga, eta 800 harpidetzatik gora lehen denboraldian

Euskal podcast katea. Zure hizkuntzan mintzo diren istorioak. Entzun!