‘Ocho apellidos vascos’-en 12 kritika

ocho apellidos

Bolo-bolo dabil sarean Emilio Martinez-Lázarok zuzendutako ‘Ocho apellidos vascos’ (Zortzi abizen euskaldun) filma. Sekulako arrakasta izan du Espainiako txarteldegietan, Euskal Herrian ere bai, bidenabar. Sarrera honetan ez duzue nire iritzirik topatuko, zerion truño usainak uxatuta ez baitut ikusi. Horren ordez, hemen duzue sarean topatutako kritika sorta bat.

– La vuelta al humor regionalista de Chomin del Regato (Mikel Insausti, Naiz.info)

+ ‘Abizenik gabeko giraldillak (I)’ (Angel Aldarondo, Berria)

Umorea (Idurre Eskisabel, Berria)

+ 8 abizen, hainbat izen eta izanik ez (Ana Telletxea, Deia)

‘Falacias, el noveno apellido vasco’ (Alberto Moyano, El Jukebox)

+ 8 apellidos vascos (Raul Del Pozo, El Mundo)

Ocho apellidos (Javier Vizcaino, Deia)

+ Amor y hecho diferencial (Jordi Costa, El País)

“8 apellidos vascos”: Bienvenidos al norte (Jordi Battle, La Vanguardia)

+ ‘Euskadi tiene un sabor especial’ (Federico Marín, ABC)

Un giro muy necesario a la fórmula autonomía-conoce-autonomía (Carlos Marañón, Cinemania)

+ La película con la que los abertzales se sienten ofendidos (ABC)

Ekaitza bainuontzi batean

11 pentsamendu “‘Ocho apellidos vascos’-en 12 kritika”-ri buruz

  • Bigarren zatia falta zaio (hurrengo asteazkenean aterako da), baina Anjel Aldarondorena ere aipagarria da, nire ustez: HEMEN.

  • Artikuluak irakurri ostean ondorio garbi bat atera daiteke: espainian bost ajola zaiela Mikel Insausti Gara egunkariko zinema kritikoa nor den eta ze kritika mota egiten dituen. Topikoa errealitate bilakatuz “Gara”-ri, ezker abertzaleari edota abertzaleei orokorrean egurra emateko edozerk balio du, baita kritika humoretsu batek ere.

  • Amonamantangorri 2014-03-20 14:23

    Filma sekulako arrakasta edukitzen ari omen da, Ebroren bi aldeetan. Orain are Jonan de Baraka eta La peluquera aberlache bezalakoekin parrez lehertu izan diren horiek berak joan dira zinemara, eta asko dira.

  • Nei pelikulak ez dit urrin onik ematen… vaya semanita-vaya kakitakoan antza somatzen, baina kritika ezkorra egin dioten arteko inor jun al da pelikula ikustera?

  • Peru Dulantz 2014-03-20 16:48

    Orain “Vaya Semanita euskalduna” ere jasan behar dugu “Irrikitaun”. Esketx gutxi batzuekin barre egin dudala aitortzen dut, baina gehienetan irribarrea izoztuta eta asper-asper eginda ihes egin behar izan dut beste kate batzuetarantz…

  • Andoni Errazkin Beratzadi 2014-03-20 16:50

    Umore koloniala da. Zergatikan ez: Zortzi amizen espainiar filma? Eta espainiar arazoaz humorea egin. Zortzi amizen frantziar filma ere. Eta zentsura koloniala. Noiz eginen da ETAri buruzko filma? Estatu inperialek ez dute inoiz ere utziko. Hori soilikan Euskal Estatua eratu eta mende erdirat etorriko da. Iraultza benetakoa denean, benetakoa da. Mundu oso batek mundu oso bat jaten du. Estatalismoak kolaborazionismoa jaten ari duen honetan, kolonialismoa bilusten ari gara. Eta ez dira zortzi amizen euskaldun izanen, amizenek edo abizenez ez baitute determinatzen amerria edo aberria. Merituak determinatzen du. ASKATASUNA!!!

    • Eiten ai dia ba ETAri buruzko film bat. LASA TA ZABALA.

      • Andoni Errazkin Beratzadi 2014-03-21 12:04

        Michael Collins
        http://www.youtube.com/watch?v=v6L66xhKdgE
        ///
        euskal literatura euskaraz ekoizten den literatura da
        euskal zinema euskaraz ekoizten den zinema da
        euskal arkitektura euskaraz ekoizten den arkitektura da
        non dago euskal literatura?
        miranda, álvarez, saizaharbitoria, aresti, krutwig, atxaga, sarrionandia, uribe, cano
        non dago euskal zinema?
        zer, aupa etxebeste? zer, bi amona lesbiana horiena? zer, kimuak laburmetraien fraude koloniala?
        non dago euskal arkitektura?
        zer, baserriko etxeak? zer, nabar gazteluak? zer, Donostiako arkitektura eskolako fraude koloniala?

  • Bai, irrikitaunek nahiz kontrako eztarriak badute txomindelregatitisa ere. Zailago da eta kolonoei edo agintariei barre egitea…

  • Amonamantangorri 2014-03-20 20:41

    Alkainek eta koadrilak Harrapazank-ekin lortu zutena badu meritua, baina harago joan beharra dago umore murritz, dialektal (batuan egitea ez omen zaie “ateratzen”), folklorikotik beste zerbait landuxeagora.
    .
    Ea noizbait -mende erdi barru edo- lortzen den La2eko “Splunge”-ren antzeko gauza bat euskaraz egitea…

  • ba bitxia da jendea identifikatzen dela topiko horiekin, azkenean topikoa, euskal jende borrokalariarena, alegia,jendeari gustatzen zaio. Jendea ez doa zinemera euskaldunez barre egitera, joaten da identifikatzen delako…bitxia ezta?? Borrokalariak gara, euskara maite dugunok, bihotz onekoak!! horixe ikusi dut nik zineman, nahiz eta nik auzo lotsa sentitu. Jendeak euskal nortasuna ikusi behar du, eta horrekin jantzi. Athletic zaletasuna ildo beretik doa…