Antzeko parezido: Gari Fassbender

Atzo Garirekin une gozoak bat bizitzeko aukera izan genuen Garoa liburu-dendako Paperezko Kontzertuen baitan. Eta bideoa grabatzen ari ginela, Debolexeko eta Ogeita4ko lagunekin batera, aspaldi gurera ekarri ez dugun sekzio batez oroitu ginen. Antzeko parezidoez alegia.

Umoretsua eta hurbila aritu zen Gari paperezko lagunen aurrean, Fermin Etxegoienekin berbetan. Eta bere irriparrea zabaldu zuen aldiro Michael Fassbender aktore alemaniarra etorri zitzaigun gogora. Steve McQueenen filmografian konstante bat (Hunger, Shame, etc.) Badute antzekotasunik, ala erotu gara?

Gari Fassbender

antzeko parezido

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

2 pentsamendu “Antzeko parezido: Gari Fassbender”-ri buruz