ZuZeuren oharra

Azken asteotan harrabots handia izan da orainkari horizontal honetan. Zuzeulari batzuek bidalitako artikuluen ondotik erabaki batzuk hartzeko ordua heldu da, orain arte ezagutu gabekoak gertatu baitzaizkigu eta ez baita beti erraza izaten nola jokatu asmatzea.

ZuZeuren oharra

Euskara zahar-berrien inguruko eztabaidek, zentralitatea izan dute aspaldion ZuZeun, eta asko kezkatzen gaitu horrek orainkari honen arduradunok. Gure ustetan hizkuntzak biziraun ez ezik hobera egingo badu, ZuZeu bezalako hedabide nazionaloi ezinbestekoa zaigu euskara batua oinarri duen hizkuntza estandarizatu bat.

Hala ere, horizontal izateak malgutasuna eskatzen du. Horretan sartzen dira euskalkiak ere. Atseginez hartzen ditugu nonbaiteko kutsua dakarten idazkerak. Ez gara ñabardurengatik borrokan hasteko bezain itsuak. Aldiz, egungo euskara idatziaren oinarrizko arauak hankaz gora jartzen dituzten erak ez ditugu atsegin. Edozein hedabide seriok ez luke egokitzat joko halakorik, ez eta geuk ere. Horregatik, aurrerantzean baldintza bat gehiago txertatu dugu ZuZeun idazteko: euskara estandarra erabiltzea, gutxi edo asko, Euskaltzaindiaren itzalpeko den hori.

2009tik hona ZuZeun zorionez ikusi dugu zuzeulariek hizkuntza egokian idazteko trebezia handia dutela, eta aurrerantzean ere hala segiko duenez, ez dute zertan kezkatu.

Zein euskara mota erabili behar den eztabaida zilegia da, ordea, eta leku izango du ZuZeun, erabiltzaileek hala nahi izanez gero. Baina, euskara batuaren aurkakoek ez dute ZuZeuren baitan zentralitaterik izango ez eta ere ZuZeuk eskaintzen dien irekitasuna euren mesedetan erabili ahal izango. Horrelakorik nahi badute, egin dezatela euren etxeetan nahi dutena, baina ez gurean.

Uste dugu euskaldunok gainditu genuen auzia dela euskara batuarena, eta ez dugu nahi ZuZeu talde murritz baten bozgorailu handi bihurtzerik. Pertsona edo talde horiek, nahi duten bezala idatz ditzakete gai desberdinei buruzko iruzkinak, baina ez dugu onartuko ZuZeuren azalean euskararen nolakotasun eternalaz aritzea behin eta berriz, obsesiboki eta mundu erabiltzaile gehienak akitzeraino.

Horretan jarraitu nahi badu inork, ordea, atseginez eskainiko diogu blog berezi bat, bere izen eta abizenez eztabaida ZuZeu barruko bere blogean eramana dezan, baina ez ZuZeuren azalean.

Konprenitzen ditugu hizkuntzarekiko pasioak, baina euskarari egin dakiokeen fabore handiena erabiltzea da. Euskara euskarari buruzko hizkuntza baino gehiago dela demostratzen ari gara, kostata eta poliki poliki. Hori da gu guztion erronka. ZuZeun ez dugu behar baino gehiago kateatu nahi gure zilborreko korapiloetan. Aukeran nahiago hari muturrak askatu eta jolas egitea.

ZuZeuren oharra

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

15 pentsamendu “ZuZeuren oharra”-ri buruz

  • Ongi iruditzen zait. Animo!

  • Erabat ados hartutako erabakiarekin.

    Bide batez, eta kuriositate hutsez, zein da bazterrak nahasi dituen artikulua? ZuZeuko ohiko erabiltzailea naiz, baina artikulu horrek ihes egin dit, eta ez naiz konturatu ere egin….

    Esteka pasatuko, msedez?

    Eskerrik asko

  • Kaixo,

    Neuk hasiera-hasieratik bete ditut ZUZEUren baldintzak. Orain baldintza berri bat ezarri dute eta neuk, berriz ere, errespetatu eguingo dut.

    Ez dut nik aktuatu inoren baldintzen kontra, zeren uztailaren 18an argitaratu nuenetik ZUZEUk ez dit komunikatu deus ere nire idaztankerari buruz.

    https://zuzeu.eus/2013/07/18/lingua-navarrorum-naffarrera/

    Artikulu honetan, gaurko egunez, 30 datsegit agertzen dira eta 20 ez datseguit.

    Han isuritako kontrako iritzien kopurua eta adierazitako irakurleen atsegintasun gradua ez datoz bat.

    Youtubeco bideoak zein oinarritzat hartu baitut:

    http://www.youtube.com/watch?v=6UgHgbQC75s

    2813 erreprodukzio eduki ditu orain arte. Bertan 14 datsegit eta 2 ez datsegit agertzen dira.

    Youtube + Zuzeu = 44 datsegit 22 ez datsegit

    Adeitsuki

  • Asko pozten naiz!

  • Ondo pentsatu eta hartutako erabakia. Aurrera ZuZeu!

    (eta aurki, agian ÇuÇeu, BeroriBerorrek eta ZhuZheung)

  • Amonamantangorri 2013-08-01 16:32

    Osana, aleluia!
    .
    Dena den, nik irakurri ditut Zuzeun mendebaleko euskaran idatzitako testu on askoak, esate baterako, twitter edo txiokin bidez beste mundutik mintzo zaigun pertsonaia historiko batenak.
    .
    Ulertu dudanagatik, hemendik aurrera ez da euskara estandarretik aldendutako testurik onartuko. Ñabardura bat: Diotenez, euskara batua eta estandarra ez dira zehazki gauza bera, zeren estandarra eredu murritzagoa omen da. Hegoaldean hedabide nagusiek eta idazle gehienek darabilten hizkera da estandarra.
    .
    Nire ustez, honen guztiaren errua UDAK dauka, ez beste inork. Uda aldean, Garan, Noticiasen nahiz El Paísen horrelako gauzak gertatzen badira, normala Zuzeun ere gertatzea.

    • Amonamantagorri, esango nuke gaur gauza bera direla batua eta estandarra; Berriaren Estilo Liburuan hala ematen dute aditzera:
      “Euskara batu estandarrean idazten da BERRIAn. Eredu horretan, euskalki guztiek bat egiten dute, beren aberastasun lexiko eta sintaktikoarekin, estandarizaziorako Euskaltzaindiak zehazturiko irizpideen barruan.
      Hiztun guztientzako moduko tresna da estandarra, eta kazetariak egokiro zorroztu behar du lanabes hori, betiere komunikazioaren zerbitzuan.”
      http://www.berria.info/estiloliburua/eliburua/idazkuntza

      Kontua da “estandar hizkuntza”, “aldaera estandarizatua” etab. halakorik daukan edozein hizkuntzaz esan ahal daitekeela:
      http://eu.wikipedia.org/wiki/Hizkuntzaestandar
      Dena dela, ingelesezko artikulua argigarriagoa da:
      http://en.wikipedia.org/wiki/Standard
      language

      Goian “gaur” idatzi dut, ze euskara batua ez delako euskarak ezagutu duen aldaera estandaritzatu bakarra, behialako denboretan bestelako “estandarrak” egon baitziren, egon: lapurtera klasikoa, gipuzkera edo bizkaiera literarioak, etab. Eta estandarizaziorako proposamenak, ziento eta bat gehiago, batzuk benetan xelebreak. Bestelako kontua da aldaera horiek izan zuten hedadura: orokorrean nahiko murritza geografikoki eta kronologikoki.

      Bide batez esanda, bada egia zierto eta berdadero bat, Berriaren Estilo Liburuak iradokitzen duena, euskara batua ez dela euskara uniformea, alegia. Euskararen lexiko patrimonial guztia ontzat ematen du Euskaltzaindiak (atera / irten / ilki, nahi / gura, haragi / okela etab. etab., denak dira “batua”), aldaera lexiko eta morfologiko batzuk ere bai (esan / erran, esango / esanen / erranen, beste / bertze, ostegun / ortzegun, hiru / hirur, etxera / etxerat, denak batua), baita usadiozko euskal joskera jator guztiak ere: “etxetik irten naiz / irten dut”, “egin ahal dut / egiten ahal dut”. Estandarretik asko aldendu gabe edo batere aldendu gabe, badago oso euskara “ezberdinak” sortzerik: hartu Edorta Jimenezen “Baleen berbaroa” eta Itxaro Bordaren “Jalgi hadi plazara” eta ikusi… Estandarrean, euskara hiper-kultua idaztea dago, edo testu erraz eta sinple bat, gutxieneko alfabetizazioa daukan edozein euskaldunek ulertzeko modukoa, ez delako hizkera monolitikoa.

      Barka ezazue sermoitxoa, baina maiz jendea euskara batuaz aritzen denean (batuaren aurka, bereziki), edo ez daki zertaz ari den, edo badaki baina ez jakinarena egiten du, edo auskalo zer… Horregatik erabaki osasuntsu irizten diot Zuzeu-ren honako honi.

      • Amonamantangorri 2013-08-02 01:40

        Egia berdaderoa da azken partean diozuna, Menditarra. Hain justu, Berriaren estilo liburuak “batu estandarra” dioelarik, argi geratzen da bi terminoak ez direla zehazki gauza bera, hala izanen balira, biak elkarren ondotik paratzea errepikakorra litzateke-eta.
        .
        Sarasolari irakurria diot, batasunak berekin dakarrela hierarkizazioa eta antolamendua. Dena ez da berdina, dena ez dator nahasia maila berean. Adibidez, sarean dagoen hiztei batuan “bariku” eta “ortziral” bilatuz gero, ikusiko duzu “h. ostiral” jartzen duela, alegia, hobeki ostiral, “Euskal Herri osoari begira idazten diren” (sic) testuetan erabiltzeko.
        .
        Horregatik diot, beharbada “euskara estandarra” aipatzea ez dela oso zuzena. Bestalde, akademiaren gutxieneko arau ortografikoak betearazten ahal zenituzten, hain arau gogorra sartu beharrik gabe…

  • Erabaki zuzena, nere uste umilean.

  • Andoni Errazkin Beratzadi 2013-08-05 12:44

    Ni censuratzearen arrazona ez da euskara, baizikan-eta pensamendua.
    ///
    Nik ez dut euskararen gaia athera, hori Josu Lavin jaunak egin du. Nik articulu hauek izkiribatu ditut:
    111 adierazpenaren asktasunaz
    https://zuzeu.eus/2013/07/10/adierazpenaren-askatasunaz/
    222 Aphroditê’ren heriotza
    https://zuzeu.eus/2013/07/11/aphroditeren-heriotza/
    333 Nabarroko Euskal Hiriaren Lehen Politeia
    https://zuzeu.eus/2013/07/12/nabarroko-euskal-hiriaren-lehen-politeia/
    444 Nabar Mickey Mouse edo colonial syndromea
    https://zuzeu.eus/2013/07/16/nabar-mickey-mouse-edo-colonial-syndromea/
    555 Constitutioneaz
    https://zuzeu.eus/2013/07/17/constitutioneaz/
    666 Misandria’ institutional zerbait al da?
    https://zuzeu.eus/2013/07/18/misandria-institutional-zerbait-al-da/
    777 Colonial Hondarribia, noiz arte?
    https://zuzeu.eus/2013/07/22/colonial-hondarribia-noiz-arte/
    ///
    Hasieratikan,
    censuratu egin nauzue: DESCOLONIZATIONEAZ 4,
    gezurretan ibili zarete: DESCOLONIZATIONEAZ 4 ez du programmak ezabatu, baizikan-eta moderadoreak,
    inorreztatu nauzue: kodea kendu didazue.
    ///
    Gainera, iduritzen zait ezen Josu Lavin jaunarekin lotu nahi izatearekin edo Francisco Aristi jaunarekin lotu nahi izatearekin gauzak nahasten ari zaretela. Ni ni neu naiz. Ulertzen? Eta censura izugarria burutu didazue. Mozketa gogorra. Zeuoi bortz axola zaizue, ez-eta? Uste baituzue ezen niri hau eginda ez duzuela ondoriorikan ukhanen, zeren-eta inorrez hau bakarrikan baitago. Ni harrituta nago zeuon guztion isiltasunarekin. Harrigarria da.
    ///
    Censura nazakezue, baina ez dut onhartzen egin didazuena. Adibidez, twitter bidez Andoni Olariaga jaunak idatzi zuen ezen BERRIA egunkariak argitaratu nire articuluak harrikadak zirela, orduan Harkaitz Cano jaunaren fictione scientifikozko lana harrikada bat al da? Egin didazuen censura astakeria bat da, eta ephe ertain eta luzean zeuon kontra itzuliko den boomerang bat baino ez da. Baztertu zituzten hainbat persona laudatzen dituzue, baina ez zarete konturatzen ezen baztertu zituzten persona laudatu horien baztertzaile horien berberak baino ez zaretela.
    ///
    Nik ez dut Zu Zau horizontal orainkarian lekurikan, moderadoreak edo censoreak idatzi bezala, baina nire galdera da: ni Bidasoakoa izanda, zeuok guztiok zer leku duzue Bidasoan? Ba al duzue lekurikan?
    ///
    Zeuon censura ez dut onhartzen, txarrak zarete. Agur.
    ///
    Post Scriptum: berri etsaiak egin ditut, baina berri lagunak ere.

  • Ni censuratzearen arrazona ez da euskara, baizikan-eta pensamendua.

  • Andoni Errazkin Beratzadi 2013-08-05 12:58

    Nire mezuak censuratzen ibiltzea umeti jarrera iduritzen zait. Ez duzue auzo-lotsarikan. Agur.

  • Izarpezelai 2013-08-05 18:55

    Ba zen garaia! Eskerrik asko, ZUZeu. Agur betiko, Errazkin.