Hiriburuetako jaien kartelak (2013)

Gasteizek, Baionak, Bilbok, Iruñak eta Donostiak badute udarako jaien kartela. Zein duzu gustukoen?

4-si-la-jaia-se-viste-de-bilbao-de-cine-f650x650_11

 

  • Emakumeen biolentziaren aurkako moreak hartu du Bilboko kartela. Marijaia hiriko eraikinen argazkien soinekoarekin bildu dute.

af2013

 

  • Baionako bestetako kartelak jaietako janzkerari egin dio erreferentzia. Herriko giltza letren zopan kokatu dute.

cartel_programa

 

  • Gasteizen superjaiak izanen direla iragartzen du aurtengo kartelak. Komiki aldizkari baten azalaren itxura hartu Zeledon eta neska super heroi bihurtuz.

sf13

  • Iruñako kaleen plano zuri-gorri-beltza da San Ferminetako kartela. Arga ibaiak jarri dizkio zezenari adarrak.

2013-aste-nagusia-kartela

 

 

  • Hondartza da Donostiako Aste Nagusiko kartelaren paisaia. Hondarrezko elur panpina asmatu dute.

2 pentsamendu “Hiriburuetako jaien kartelak (2013)”-ri buruz

  • Hiribuetako besten kartelak ematekotan, Garaziko eta Mauleko jaietakoak eskas dira, ez?

  • Ze itsusiak diren denaaaaaaaaaaaaaaaaak!!!!