Haurrak A ereduan matrikulatzeko presio kanpaina

MTM5Nw==

Kostata bada ere, astelehen goizean Radio Euskadin egin zioten elkarrizketan Isabel Celaak onartu zuen, orain arte, Euskal Herriko gurasoek euren seme-alabak D ereduan matrikulatzearen alde egin dutela. Euskara indartzen duten ereduen aldekoa dela gehiengoa, alegia.

Eta gurasoak ez direla zertan oker egon. Halaxe adierazi zuen.

Baina orain ikusiko omen dugu gurasoen borondatea zein den egiaz. Sistema informatiko bat eratu omen dute horretarako eta matrikulatzeko sistema ere aldatu dute, “gurasoen borondatea errespetatzeko”.

Orain arte, eredu bat emateko talde minimoa sortzen ez bazen, gurasoek beste eredu bat aukeratu behar zuten, logikoa den bezala. Orain ere antzerako sistema ezarri dute, baina hiru zentru aukeratu izango dituzte gurasoek.

Eta aldaketa horrekin nonbait orain arteko “inposizioa” azaleratu nahi dute. Zer inposatu da baina orain arte? D eredua? Badirudi A ereduaren matrikulazioak gora egiteko irrikitan daudela.

Eta batzuk “aldaketaren gobernuaren” desirak errealitate bilakatu nahian dabiltzala dirudi. Itunpeko ikastetxeko guraso batzuk, seme-alabak A ereduan matrikulatzeko presioak pairatzen ari direla salatu zuen Bilboko branka komunitateak, atzo.

Euskararen ezagutza bermatzen ez duen eredua eskaintzen ez duten itunpeko ikastetxeko gurasoak telefono deiak jaso dituzte seme-alabak A ereduan matrikulatzeko “eskatuz”. Pureza itunpeko ikastetxeko gurasoak dira, presio horiek jasaten ari direnak.

Hori izango ote da egiazko gurasoen borondatea ezagutzeko bidea?

Irudia | Isabel Celaa | zz | Creative Commons By SA