“Allende eta Fidel. Amerikaren elkarrizketa” 1971

“Allende eta Fidel. Amerikaren elkarrizketa” 1971 –

Duela 39 urte Txileko oligarkiaren eta Amerikako Estatu Batuen tresna zen Txileko Armadak, eta Pinochet buru, Allenderen Gobernu Iraultzailea suntsitu zuen, mundu osoan zehar ezaguna egin zen sarraskia burutuz.

Urtemuga honen harira mota askotako artikuluak eta iritziak argitaratu dira norberari  gehien interesatzen zaion ikuspuntutik.

Berriki Argentinako Telebista Publikoak “Allende y Fidel. El diálogo de América” eskaini du. Bertan Fidelek 1971an Txilera egindako bisitaldian Allenderekin egindako eztabaida agertzen da. Mundu osoko ezkerren erreferentzialak ziren bi lagun aurrez aurre, laguntasuna eta elkartasun giroan gauzatutako eztabaida politikoa egiten.

Garai horri buruz interesatuta dauden guztientzat  ezinbesteko dokumentala da hau; 52´minututan garaiko gakoak eta desberdintasunak argituta eta mezu hunkigarria uzten diguna.

“Allende eta Fidel. Amerikaren elkarrizketa” 1971