Ereserkia, zein ereserki?
Ez dakit zuek, baina nik ez nuen lortu Espainiako ereserkia entzutea hainbete txisturen artean. Eta ez da izan aurrez laburtu dutelako, ez, ez, ez. Ez naiz errealitatea ezkutatzeko egin dituzten jokutriez ari, baina esan didate, TVE1 kateak, ezer zentsuratzeaz akusatua izan ez dadin, igo egin zuela ereserkiaren bolumena partidaren hasieran… Madrildik itzultzean hitz egin beharko dut lagun Athletic zaleekin. Kontua da nik ez nuela TVE1 ikusi eta, esan bezala, ereserkia entzun ezinda geratu nintzela, bideo honetan egiazta daitekeen bezala. OndaCerokoek argitaratutakoa da, hedabide guztiz garbia bera, gure ZuZeu dohakabe honen aldean.
Nik TVE1 piztu nuen kuriositate hutsagatik, ereserkiaren pasarte polemikoaren ikusteko (behin partida hasita, itzali egin nuen) eta flipatu egin nuen. Ez zen txisturik entzuten, musika soilik. TVE1ek musikaren bolumena topera igo zuen (dudatan nago oraindik ez ote zuen propio azpitik sartu, bideoklipen modura). Behin musika amaituta bai, txistuak entzuten ziren, ez hain altu.
La Ser katean, hau entzun zen.
Cope irratian txistuak mo-nu-men-ta-lak izan zirela esan zuten eta “besteren” (sic, gero zuzentzen badu ere) ereserkiari txistu egitea hemeretzigarren mendeko kaikukeria dela.
http://www.cope.es/tiempo-de-juego/audio-pitada-al-himno-espanol-137080
LOL
Ereserkiarena pasadizo hutsa da, noiz helduko diogu independentistok benetako kontuari: Euskal Herria inoiz baino engaiatuago dago espainiar azpiegiturari, kasu honetan espainiar kirolari. Euren erregearen kopari parte hartzeari ezetza emateko proposamenik ez da inon ere irakurtzen, ez zirkulu independentista ustezkoetan ere. Kontua da euren parlamentura joaten etsi dugula, euren erregea saludatzen etsi, euren kirol-tituluak irrikatu eta loriatu. Honek guztiak Espainiaren barne egiturari gero eta gehiago lotzen gaitu, ez da hori argi ikusten ala? Nik behintzat, gero eta garbiago ikusten dut Pako Aristik nik baino mila aldiz hobeto dioen hori. Ez dela horretaro momentua? Zergatik? Eta noiz izango da, inoiz izango bada?
Zenbat arrazoi Irala, zenbat arrazoi…
Ez gara españolak, baina euren hiribura joan gintezke jai egun bat ospatzera, eta errespeta gaitzaten eska dezakegu nahiz eta euren agintariei txistu eta iseka egin.
Tamalgarria.
Jai egun bat inoiz ez dago sobera, denok hainbesteko lana egin eta gero. Baina desobedientziaren kultura lurperatzen ari garelakoan nago, bai kirolean bai beste edozein arlotan ere; espainiar egiturak sendotu baino ez dugu egiten. Kirolari dagokionez, azken desobedientzia keinu eraginkorra akorduan dudana Oleguer deritzon batena da ( ezetza eman zion espainiar selekzioari) eta “No vull pagar peatges” kanpaina beste arlo batean. Hemenordea, txintxo-txintxo gabiltza, espainiar banderak ezarri ditugu udaletxeeetan eta Espainiako erregearen koparen bila goaz zoro pare.Niri inkoherentea iruditzen zait beste estatu bat eraikitzeko nahiarekiko, zer esano dizuet ba!!
Irala, desobedientzia zibilaren kultura galdu? Inoiz izan al dugu ba?
Nik uste baietz, “desobedientziaren” kultura bat, gauzak bestela egitearen kultura bat izan bazela (dela?) “mainstream”etik (joera orokorretik) bereizia, horra hor intsumituen garaipen izugarria (gaur egun ejerzitoen aurkako borrokak hortxe dirau baina belaunaldi berriak ez omen daude lekukoa hartzeko prest), euskararen militantzia ere desobedientzia-maitasun-askatasun jarduera moduan ulertzen zela esango nuke, musika errazaren -komertzialaren- kontrako joera, eta beste horrenbeste gerra txiker. Ez dakit. Beste bizitza baten, agian. Beste planeta batean?