Mariano Raxoi-k Zarautz aukeratu du bere memoria liburuaren azalerako

Raxoi ZarautzenMariano Raxoi-k Espainia luze eta zabaleko txoko bat aukeratu behar zuen liburuko azala betetzeko: bada, ez bere bizileku Madril, ezta bere jaioleku Galizia ere, Zarautz baizik. Zarautzeko malekoitik ateratako argazkia da eta Getariako San Anton mendia edo “arratoia” besterik ez da ikusten. Horixe “En Confianza” laster argitaratuko den memoria liburuan Mariano Raxoi PPko buruak aukeratutako argazkia. Inork ba al daki zerk bultzatu duen liburuaren azala Zarautz edo Getariari eskaintzera?

7 pentsamendu “Mariano Raxoi-k Zarautz aukeratu du bere memoria liburuaren azalerako”-ri buruz

  • Pello Andrearriaga 2011-09-06 13:23

    Euskal Herriari agur esaten ari da. Badaki, hemendik pixka batera atzerritar turista bezala etorri beharko duela, erabat konbentzituta nago hori dela arrazoia.

  • Gonzalo Etxague 2011-09-06 14:10

    Raxoi paseatzen Bilduk gobernaturiko herri batean, irribarretsu eta patxadaz! Abuztuan askoz gutxiagorakin iskanbila ederrak sortu dituzte

  • Albiste hau Zuzeun argitaratuz geroztik, Zarautzko Partidu Popularra —@PPZarautz, alegia—, @zuzeu-ren jarraitzaile da twitterren.

  • Ez dakit jarraitzaile bat gehiago duzuelako poztu ala gainean izango ditugulako beldurtu. Dena den, agian beraiek izango dute erantzuna…

  • Bo, hau kondenatu beharra du Bilduk…

  • Aitzol Azurtza 2011-09-07 02:39

    Beno, neurri batean Zarautzentzat berri ona izan liteke, herri eder hori Iberian zehar ezagunagoa egin bait lezake liburu honen azalak eta, nork daki, agian turista espainiar gehiago jasotzeko aukera izan dezakete zarauztarrek, beraz, ahal baldin badute, turista espainiarren poltsikoak ongi ustiatzeko aukera bikaina eman liezaieke zarauztarrei Raxoi jaunaren liburuak sortutako dohako publizitateak.

  • Gonzalo Etxague 2011-09-07 10:25

    ¿Turista gehiago? Ba, hondartzan sartu beharko dituzte, kanpin dendetan edo. Turismoa diru sarrera da, baina neurri egokia behar du. “Zenbat eta turista gehiago, orduan eta hobeto” leloa ez da egia. Elikaduran bezala, denetarik jan behar da, ez bakarrik turismoa.