“Tortura Euskal Herrian” dokumentala larunbatean aurkeztuko du Torturaren Aurkako Taldeak

torturaTorturaren Aurkako Taldeak dokumentala egin du: Tortura Euskal Herrian. Larunbatean aurkeztuko dute Bilborock-en 11:30ean.

2008ko uztailean Bizkaian egindako polizia operazio batean atxilotu zituzten lagunei Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak protokoloa aplikatu zien, eta, teorian, atxilotuekiko hainbat neurri hartu zituen Guardia Zibilak; tartean, atxiloaldia grabatu zuen. Ahozko epaiketan ziegetako zenbait irudi eskaini zituzten: atxilotuak guardia zibilekin batera agertzen dira pasilloetan gora eta behera —Arkaitz Goikoetxea, Iñigo Gutierrez, Maialen Zuazo eta Anabel Prieto—, eta horiek dokumentalean ikus daitezke.

Lanerako poliziak torturatutako jendearen adierazpenak bildu dituzte. Lana gazteleraz egina da, eta euskarazko, frantsesezko eta ingelesezko azpitituluak jarri dizkiote. Hemen aurrerapen trailerra:

http://www.ateakireki.com/2011/11/tortura-euskal-herrian-dokumentala.html