KAMERATOIA 2011, uztailean Uribe-Kostan

KAMERATOIA ikus-entzunezko rallyaren zazpigarren edizioa inoiz baino goizago egingo da aurten: abenduan baino, uztailean egingo da lehiaketa, Bizkaiko Uribe-Kosta eskualdean.

Aurreko edizioan bezala, parte hartzaileek bost egun izango dituzte uztailaren 9an jakinaraziko zaien gaia eta ezaugarriak kontuan hartuta, euskarako ikus-entzunezko labur bat idatzi, grabatu, editatu eta aurkezteko. Aurkeztutako lanik onenek 1.500, 1.200 eta 900 euroko sariak jasoko dituzte uztailaren 23an egingo den ekitaldian.

Parte hartzeko izena eman behar da, ekainaren 24a baino lehen. Gainontzeko xehetasunak Urko Aristik emango dizkizue ondoko bideo honetan: