Urkulluren hitzei segika

urkulluIñigo Urkulluk esana du “erakunde bati ere ez diotela uko egingo” eta “jeltzaleek eskuak libre dituztela“. Esan du, halaber, jeltzaleei ezin dakiekeela eska ez egiteko orain arte beste guztiek egin duten gauza bera, alegia, behar denarekin ezkondu aginteguneak lortzeko. Pentsatzekoa da Gipuzkoa eta Donostiari buruz ari dela, batez ere, eta azpiegitura egitasmo handien kudeaketaz. Baina zer du irabazteko eta non Eusko Alderdi Jeltzaleak?

  • Araban: LOR DEZAKE Bilduk eta Ezker Batuak EAJko Xabier Agirre ahaldun nagusi bilaka dezakete.
  • Gasteizen: LOR DEZAKE Baina ia ezinezkoa du, izan ere,  Bilduk eta PSEk babesa eman ezean ez luke alkatetza lortuko.
  • Bizkaian: EZ DU BEHARRIK
  • Bilbon: EZ DU BEHARRIK
  • Gipuzkoan: LOR DEZAKE. Nahikoa luke PSEren babesa.
  • Donostian: LOR DEZAKE. Horretarako, PSEk eta PPk Eneko Goiaren alde egin behar lukete, oso zaila, are gehiago PSEk eta PPk baino boz gutxiago lortu ditu eta.
  • Nafarroan: EZIN DU
  • Iruñean: EZIN DU.
  • Trukeak:
  • Araba-Gipuzkoa; EAJ-Bildu: EAJk PSErekin Gipuzkoan bat egiteari uko eginez gero, alegia, Bilduri agintean utziz, EAJk Bilduren babesa eska dezake Araban. Ezker Batuak ere EAJren alde egin behar luke.
  • Donostia, Andoain, Errenteria-Gipuzkoa; EAJ-PSE: PSEk Gipuzkoan EAJren alde egitearen trukean Odon Elorza alkate izateko babesa eska dezake PSEk. PPk ziurrenik lagundu egingo luke Bildu Donostian eta Gipuzkoan agintean izan ez dadin. Bilduren alkatetze eragotzi daiteke Andoain eta Errenterian ere PPk eta EAJk PSEren hautagaiaren alde egiten badute.

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.