Baloia

Baloia – 

Andoni Egañak berrian

baloiaFutbolzalea naiz. Eta akaso horrexegatik, Munduko futbol txapelketek, Europakoek, eta horrelakoek beti sortu izan didate errezeloa. Batik bat, garaiari begiratuta. Ekainean-uztailean jokatu izan dira gehienean, eta urte sasoi horretan jokatzen den ezerk ezin du izan oso serioa, oporraldian ari dira eta. Ez gurean, beraien oporraldian baizik! Denboraldia betiko moduan osatu ondoren, Kontxako estropadak edo Frantziako Tourra azaroan jokatuko balituzte ez lirateke, inondik ere, gauza bera izango. Egutegiko kokagune xelebrea dela eta, ziria sartzen ari zaizkidala iruditzen zait beti… Aurten, nire errezelo «teknikoak» majo konpondu dituzte. Ez dira ekainean-uztailean jokatuko. Makurragoa da kontua: Qatarren jokatuko dira. Izutu egin nintzen futbol-estadioak eraikitze lanetan -auskalo ze baldintzatan eta auskalo ze presarekin- zenbat pertsona hil diren argitaratu zutenean. Eta orain, berriz, Qatarrek Munduko txapelketarako izendaturiko enbaxadoreak zera bota du: «Homosexualitatea desbiazio mental bat da». Eta jakina, «desbiazio» horiek kartzelaldi luze batekin ordaintzen dira.

Ingalaterran asmatu zuten futbola; boicot hitza handik gertu, eta garai bertsuan, Irlandan. Biek bat egitearen aldeko ahots asko ari gara entzuten…

Baloia

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.