Nork erre nahi ditu hondakinak? (17)

Nork erre nahi ditu hondakinak? (17) –

Nork erre nahi ditu hondakinak? (17)Bigarrena. 2007ko azaroan, hitzaldia eman zuen Ekologistak Martxan taldeak Leonen (Espainia), eta hauxe esan zuen talde ekologistako kideetako batek:

“Espainiako Estatuak zementuaren enpresei mesedeak egiten jarraitzen du, isurketa eskubide soberakinak emanez (gero Londresko Burtsan negozia litezkeenak, gainera), hartara aurrezteari buruz eta efizientziari buruz egin beharko liratekeen inbertsioak motelduz. Testuinguru pribilegiatu horrekin, zementuaren enpresek planteatzen dute, erregai fosilen ordez, hondakinak erabiltzea; «balioztatze» oso errentagarri bat da enpresentzat, erregaia aurreztu eta gure hondakinak kudeatzeagatik kobratuko baitute. Negozioa, berdez mozorroturik; alegia, CO2 isuriak gutxitzearen ingurumen helburuz mozorroturik, biribildu egin liteke hau guztia, diru laguntzak jasoz.”

Hirugarrena. 2008ko apirilean, mahai-inguru batean hitz egin zuen Carlos Arribas Ekologistak Martxan taldeko kideak Valentzian (Herrialde Katalanak):

“Zementua egitea negutegi efektuko gasen isurketa gehien sortzen duen industria jardueretako bat da; sektore elektrikoa bakarrik dauka aurretik. Espainian, industriak sortzen ditu negutegi efektuko gas isurien %24, eta zementuaren sektoreak %17,7 batekin laguntzen du horretan.”

Laugarrena. 2008ko irailean, Greenpeaceko kide Sara del Riok argibide hau eman zuen:

“Enpresa handiak dira zaborra desagerrarazteko negozioaren jabe egin direnak: horregatik aukeratzen dute errauste planten alde egitea, eta ez birziklatzeko tratamendu zehatzen alde.”

Bosgarrena. Greenpeace taldeak hondakinak errausteari buruz publikatu dituen txosten ugarietako batek honela dio:

“Ingurumenarentzat oso kaltegarria da hondakinak erretzea, eta ez da batere eraginkorra hondakinen krisia konpontzeko. Erraustearen aldekoek argudiatzen dute, gaurko egunean, errauste plantek sortutako kutsadura iraganeko kontua dela, oso araudi zorrotza dagoela, aukera teknologiko guztiak onartu behar ditugula eta sortzen dugun hondakin kopuruak dakarren arazo larriarentzako konponbidea dela. Baina argumentu horren atzean errauste plantak eraikitzearen negozioa ezkutatzen da (oso teknologia garestia da), eta hondakinen kudeaketaren negozioa (subentzionatutako enpresa pribatuen esku dagoena), eta hondakinen arazoarekin amaitzeko borondate politikorik ez dagoela.”

Zementuaren industria «hondakinen kudeaketaren negozioan sartzeko apustu oso indartsua» egiten ari dela zehaztu izan du Greenpeacek.

Seigarrena. Ekainean, Errauste planten egia lurruntsuak artikulua argitaratu zuen Gorka Bueno Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak Berria kazetan. Hauek, pasarte hautatu batzuk dira:

“Aldekoek diote errauste plantek, hondakinak deuseztatzeaz gain, hondakinei balioa ematen dietela, haietatik elektrizitate «berdea» sortuz. Horrela, berriki Iosu Madariaga Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen diputatu eta Zabalgarbiko presidenteak esan du Zabalgarbik 2009an 385 mila tona CO2ren isurketak ekidin zituela, 661 gigawatt/orduko elektrizitate-sorkuntzari esker. Jokaldia biribila omen da: hondakinak ezabatzeaz gain, elektrizitatea sortzen dute, klima-aldaketari aurre eginez.

Ala ez? Egia esan, errealitatea oso bestelakoa da. Zabalgarbik emandako datuen arabera ?zatiketa besterik ez dugu egin behar?, isurketen murrizketa 582 gramo dioxido karbono kilowatt-orduko (g CO2/kWh) litzateke ?datu benetan harrigarria, gero ikusiko dugunez?; baina horrek ez du esan nahi plantak CO2 isurtzen ez duenik.

Hondakinen errekuntzan, eta bereziki ziklo konbinatuan, errauste plantak gas natural asko kontsumitzen du. Zabalgarbiren arabera, 2009an 99,4 mila tona petrolio baliokide (ktpb) gas natural. Eta kontsumo horrek 234,5 mila tona CO2 (kt CO2) isurtzea dakar. Baina gas naturalarena ez da tximiniatik ateratzen den CO2 bakarra: hondakinen errekuntzan sortutako CO2aren zati bat neutroa da, baina ez guztia. Orbeletatik sortutako dioxido karbonoa neutroa da, bai, baina ez erretako plastikoetatik, adibidez. IPCC erakundeak proposatutako metodologia erabiliz, administrazioek hondakinetatik iturri fosileko CO2ra pasatzeko faktorea aztertu dute, eta gurean 0,35 t CO2/t hondakin ei da. Horrek dakar Zabalgarbik 2009an, 223 mila tona hondakin erraustu zuelarik, 77,7 kt CO2 isuri zituela, ez-neutroa, hau da Kyoto eta antzekoetarako kontuan hartu beharrekoa. Kontuak horrela, nire kalkuluen arabera, 2009an Zabalgarbik 300 mila tona CO2 baino gehiago isuri zuen. (…) 2008an 272 mila tona CO2 isuri zuen. (…) Errauste plantek, beraz, ez dute batere hobetzen sistema elektrikoaren isurketa-maila. (…)

Kontsumitzen duten energiaren hiru laurdenak gas natural hutsa dira, eta horrela benetan «berdea» den elektrizitatea laurden bat baino ez da, kasu onenean, hondakinetan karbono fosila ere bai baitago (plastikoak, adibidez). “

Beste datu jakingarri bat ere eman zuen Buenok artikulu hartan. Baldintzapenak baldintzapen, errauste plantek sortzen duten elektrizitatea energia berriztagarrien erregimen bereziarekin dago parekatuta: «Eta lehentasun osoa dute sortutako elektrizitatea merkatu elektrikoan saltzerakoan». Ez dira soilik, Espainiako Gobernuaren sariak; gainera, merkatuak betebeharra du errauste plantek sortutako energia erosteko, energia berriztagarrien pareko jotzen delako. Alegia, parke eolikoek edo errauste plantek sortutako energia ziklo konbinatuko zentralek sortutako energia baino lehenago erostera behartua dago merkatua. Ziklo konbinatuko planten arazoa da, gisa horretako energia sortzaileek merkatua asetzen badute, edo eskaria jaisten bada, ez dutela elektrizitatea saltzeko lehentasunik, eta gelditu egin behar dutela. Horregatik adierazi du, aurten bertan, Iberdrolako presidenteak ez dituela ziklo konbinatuko zentral berriak zabalduko, bolada baterako aski duela dagoeneko martxan daudenekin. Errauste plantek baino CO2 gutxiago isurtzen dute ziklo konbinatuek, baina hauek desabantailan daude haien aldean. Arrazoiketa horiek eginik, errauste planten egiazko izateko arrazoia zein den, iritzia eman zuen Buenok Berria kazetako artikuluan:

“Errauste plantek nagusiki gas naturala kontsumitzen dute, eta ez dute batere ekarpenik egiten sare elektrikoaren CO2 isurketa-maila murrizteko. Iraunkortasunaren ikuspuntutik, askoz zentzuzkoagoa da hondakinak beste bide batetik balioztatzea, adibidez atez ateko bilketaren bidez, eta energia sortzeko benetako energia-fluxu berriztagarriak ustiatzea ?mota askotako kontsumoen urritzearekin batera, noski?. Atez ateko bilketaren funtsa eta helburua hondakinak urritzea da; errauste plantek, berriz, hondakinak behar dituzte diru-makina martxan mantentzeko. Eta susmoa daukat errauste plantek erakartzen duten benetako berdetasuna billeteena dela.”

Zazpigarren arrazoiketa bat, oraindik, bukatzeko, Jesus Arbizuk Nafarroako hondakinen kudeaketa planaren eztabaidari egin dion ekarpenetik:

“Nahita gezurra esaten ez bada, badakigu materia ez dela desegiten, eraldatu egiten da. Haren egoera fisikoa bakarrik alda genezake, eta kutsadura fase solidotik kutsadura likido edo gaseosora igaroko da.

Hondakinen gaiari eskaini diot nire bizitza profesional luzea, eta beti errepikatzen da prozesu bera: makina berri bat asmatzen da, aurrekoak zahar bihurtzen dituena, baina aurreko horiek ere beti gaizki funtzionatu dute, eta konpondu nahi zituztenak baino arazo gehiago sortu dituzte. Eta, horrela… noiz arte?

Prebentzioa, berrerabiltzea eta birziklatzea da «egiazko balioztatzea», eta ez dago prozesu hori automatikoki egin dezakeen makinarik.

Izan produktore, kontsumitzaile edo kudeatzaile publiko, ez dago pertsonek egin behar dutena ordezka dezakeen makinarik.

Saiakera egin liteke azken belaunaldiko makinak disimulatzen, berritzen edo erosten, baina hondakinen fenomenoa, batik-bat, soziala da, eta horrela tratatu behar da, ez bada diagnostikoan eta terapian huts egiten. (…)

Herritarra izango da, jatorrian, bere hondakin guztiak sailkatuko dituena bere borondatez. Administrazioak lagundu beharko du prozesu hori edukiontziekin, atez ateko bilketekin, hondakinak uzteko zentroekin edo bestelakoekin, azken helburuei lagunduko dieten politika fiskalak ezarrita.”

————————-

(72) Instituto Sindical de Trabajo, Ambiente y Salud, jatorrizko gaztelaniaz.

Nork erre nahi ditu hondakinak? (17)

Irudia | Tximiniak | Zigazou76 | Creative Commons By SA

Nork erre nahi ditu hondakinak? (17)

http://credit-n.ru/zaymyi-next.html http://credit-n.ru/zaymyi-next.html http://credit-n.ru/zaymyi-next.html http://credit-n.ru/zaymyi-next.html

Zer duzu buruan “Nork erre nahi ditu hondakinak? (17)”-ri buruz