Diputazioko plaka kendu zutenak karlista militante nafarrak dira

MzA4Mw==

Goiko argazkian, paparrean painelu zuria agerian duela,  Francisco Javier Perez de Radaren anaia da, Iñigo Perez de Rada izenekoa eta Jaureguizar fundazio karlista/erreketeko zuzendari dena. Argazkiko beste bi ere ezagunak egingo zaizkizue seguruenera: Miguel Sanz Nafarroako presidentea,  eta Juan Cruz Alli,  CDNko burua.

Argazkiko eguna ere berezia izan zen, Lizarrako Karlismoaren Museoaren irekiera ekitaldian ateratakoa baita izan.

Badakigu anaia batek ez duela zertan izan bestea bezalakoa, izaten ahal dela ezpal zeharo desberdinekoa, baina egia esatera, oraingo gertaerek biak hala biak ezpal berekoak direla erakusten dutela ematen du.

Sekulakoa piztu zen lehengoan Gipuzkoako Diputazioko bandera espainiarraren aurkako plaka madrildar batzuk (l)apurtu zutela zabaldu zenean. Ez zen guztiz egia ordea, plaka lapurtu zutenak, nahiz eta Madrilekin erlazio estua eduki, jatorri nafarrekoak baitira. Karlismoarekin erlazio estukoak biak ere.

Lehena jada aipatu dugu eta bigarrena, emakumezkoa eta Diputazioko arkupeetan maitearena egiten duena jendea datorren bakoitzean, Ana Maria de Enriquez Amilibia da. Iñigo Perez de Radaren emaztea bera.

                     -Gaur Noticias de Gipuzkoak publikatu du albistea, eta bertan dio, Perez de Radak 11.000 euroko diru laguntza jaso zuela Nafarroako Gobernuaren partetik.

Irudia | Ezkerretik hasita, José Andrés Burguete, Juan Cruz Alli, Miguel Sanz eta Iñigo Perez de Rada- Carlismo en la Red webgunetik pantallakada | zz | Creative Commons By SA

Ekaitza bainuontzi batean