Ur zikina diru-iturri

Munduko bazter askotan oraindik ere edateko ur onik gabe bizi dira milaka eta milaka lagun. Ikaragarriak dira ur txarra edatearen ondorioz harrapatutako gaixotasunengatik urtero-urtero hiltzen diren haur eta helduen kopuruak. (Lehenago ere heldu diogu gai honi hemen).

Edateko ur faltaren inguruan kontzientziazioa pizteko eta dirua biltzeko, garapen bidean dauden herrialde askotan edaten duten ura botilatan sartu, eta New Yorkeko kaleetan eskaini dute, ur botila bakoitza dolar baten truke. 

Inork ez du ur zikina probatu ere egin, noski, baina askok eman dute dirua kausaren alde. Antolatzaileen esanetan, jasotako dolar bakoitzari esker, 40 egunez edan ahalko du ur ona haur batek.

 

Kanpaina honetatik gustatzen ez zaidan gauza bakarra da plastikozko ur botilen “sal-erosketa” egiten dela bertan, sinbolikoki bada ere. Jakina baita arrazoi asko asko eta asko daudela “plastikozko botiletan” saltzen duten ura ez erosteko, nahiz eta gai honen inguruan oraindik berde samar gaudela iruditzen zaidan, Sustatun oraintxe gertatzen ari den eztabaida honek erakusten duenez.

Ura eta ardura urardotzen utzi gabe, kanpainan parte hartzeko, dirua emateko edo ekintza zure hiri edo herrian antolatzeko, hemen.

Ur zikina diru-iturri

Irudia | Ur zikina diru-iturri | Unicef | LGPL

Publizitatea, marketina, komunikazioa, kultura.