Bi sarrera hauek zeuretzat nahi?

Mjk5MA==

Argazkian ikusten dituzun sarrera beroiek zozketatuko ditugu parte hartzen duzuenon artean.

Honela jartzen du: Ekialdeko beheko tribuna, 16. erdiko atea, 5 sektorea, 22 ilada, 89 eta 91 eserlekuak. Sarrera bakoitzak, BEZ eta guzti 168,50 € balio zuen bere egunean, gaur auskalo. Nahi dituzu zeuretzat? Aukera bat behintzat badaukazu.

Irailaren 19an zozketatuko ditugu, kontzertua baino lehenagoko igandean.

Parte hartu nahi baduzu, udako egun batean zeuri gertatutako zerbait kontatzea eskatzen dizugu, bost lerrotik gorakoa. Saia zaitez besteontzat ere interesekoa gerta dadin.

Idazten txarra zarela uste baduzu, ostera, edo lotsa ematen badizu, uda honetan bertan ateratako argazki edo bideo berezi bat ere bidal dezakezu, bi lerroko deskribapenarekin.

Zer egin behar da zozketan sartzeko?

  • Behin izena eman duzularik,  hona bidali zeure idazki, argazki edota bideoa, mezuan U2 zozketa adieraziz, eta kito. Oroitu, hala ere, erregistratuta eta zuzeulari edo gugeulari (elkarte bat bazara) bihurturik egon behar duzula.

Zozketan parte hartzeko bidalketak, Irailaren 17ko gauerdira bitartean onartuko ditugu.

Oharrak:

  • Zozketan parte hartzeko, goian adierazitako egin beharrekoak bete beharko dira.
  • Nahi adina bidalketa egin daitezke, baina partaide bakoitza behin bakarrik hartuko da kontutan zozketarako.

Kontzertu egunera artean, hemen uzten dizugu aperitifa tiki bat. On egin

 

HTML Kodea

 

HTML Kodea

Irudia | Sarrera bikainak | Zuzeu | Creative Commons By SA

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

8 pentsamendu “Bi sarrera hauek zeuretzat nahi?”-ri buruz