Orlando Zapata euskal herritarra balitz

Heriotzaren notiziak bezainbeste harritu nau ordea, Orlando Zapata izendatzeko Espainiako hedabideek prisionero de conciencia, disidente eta preso politikoren erabilerak.

Google-n, Kubako polizia politikoak Zapatari egiten zizkion akusazioen bila aritu naiz, eta 2003an atxilotutako 75 horietako bat zela irakurri dut. Egiari zor, ondo hautatuak diruditu disidente eta preso politiko hitzek Orlando Zapataren kasuan.

Teresa Todaz, Xabier Alegriaz, Joxemi Zumalaberen auzian zeudenez eta beste askoz ere, Orlando Zapata izendatzeko erabilitako hitzak irakurri nahiko nituzke batzutan La Vanguardia, El Mundo eta El Paisen.

Orlando Zapata euskal herritarra balitz, ziur naiz terrorista izango litzatekeela gaur disidentea eta preso politikoa dela dioten horientzat.

Orlando Zapata, gose grebaren 85. egunean hil da

Irudia | Orlando Zapata, gose grebaren 85. egunean hil da | Ezezaguna | LGPL

Zer duzu buruan “Orlando Zapata euskal herritarra balitz”-ri buruz