Torturak salatzea delitu

MTQ1Nw==

Ondarroako polizia operazioan atxilotutako lau gaztek inkomunikazio aldian tratu txarrak jasan zituztela salatu zuten. Hemen bertan irakurri ahal izan genituen euren testigantzak.

Atxilotuen abokatuek, gutxienez hiru kidek Ertzaintzaren eskutan iraganiko denboran tratu txarra jaso zutela salatu zuten. Are gehiago, forentseak hala eskatuta Asier Badiola, Xeber Uribe eta Urtza Alkorta ospitalera eraman zituzten.

Barne-sailak torturak ukatu ditu. Atxilotuek adierazpenak abokatuen presentzian egin zituztela diote eta bideoan grabatu zituztela. Inkomunikazio aldiko protokoloa ezarri zietela diote.

Hori horrela, PPk torturak salatu dituztenen aurka kereila kriminalak aurkeztea proposatu dio Rodolfo Aresi.

“Salaketa faltsuak” ekiditeko, eta Ertzaintzak ETAren aurka eginiko lanari aipua ez kentzeko estrategia gisa planteatzen du PPk.

Torturak salaketak delitu bilakatzea besterik ez zaigu falta…

Irudia | Barne sailak ertzaintzak torturatu izana ukatu du | ukberri | Creative Commons By SA