Bueltan dira berriro.

MTM3MA==

Aurreko batean esan genuen bezala, uda pasa eta eguraldia kaskartzearekin batera azalduko zirela bagenekien. Lehentxeago gertatuko zela uste nuen, baina aurten berandu ikusi ditut. Agian hotzari ere etortzea kostatu zaiolako izan da, eta hotzarekin elurra ere etorri denez…

Beno, egia esan lehenagotik sumatuak nituen. Inguruan zebiltzala banekien eta batzuk ikusiak nituen, baina ez hau bezala.

Atzo izan zen.

Kursaal inguruan nenbilen, Donostian, Bertso Eguna zela eta argazkiak ateratzera joan beharra nuen. Lehentxeago iritsi nintzen bertara, kafetxo bat hartu, egunkariak irakurri eta bide batez leihotik begiratzeko asmoz (hortik ere zerbait aterako da, baina lanak oso berandu bukatu genituen eta…).  Kafea amaitzean, kalera atera nintzen, euria goitik beiti, errepidea zeharkatu eta Kursaaleko sarreraruntz nindoala han, urrutian ikusi nuen, taula besapen, goma beltzez jantzia, eta korrika. Korrika neregana, edo ni nengoen ingurura behintzat. Kamara eskuetan nuen, hurbiltzen utzi, kamara begi parera igo, itxaron eta ia bertan zegoenean, KLIK,  KLIK, KLIK, kamera jaitsi, irribarre bat bota, barkatu edo eskerrikasko esateko edo, eta Kursaalera.

Egunak merezi izan zuen. Gero euria polita ez dela esango du norbaitek.

Irudia | Surfista bat lasterka, euripean. | Gari Garaialde | Creative Commons By SA

MILA HITZ - Freelance argazkilaria. BostokPhoto egitasmoan buru belarri nabil. EuskalHerriko Informatzaile Grafikoen Elkarteko kidea.

4 pentsamendu “Bueltan dira berriro.”-ri buruz

  • Aupa, Gari:

    Hau da nire obsesio (txikietako) bat: Donostiako kaleetan barna tabla eta neoprenozko soinekoekin, hankutsik askotan, doazen surflariak.

    Serie polita aterako litzateke, bai, baina Zurriola hondartzatik gertu bizi behar horretarako.

  • Gari Garaialde 2010-01-31 14:57

    Donostiara mugatuta, nik surfistak, Zurriola parean topatu izan ditut, baina baita Groseko barrengo kaleetan, alde zaharrean, Bulebarrean, Avenidan, Amaran, autobusean, trenean, Garberan eta beste hamaika toki ezberdinetan. Eibarko Untzaga plazan ere ikusi nuen bat, baina zoritxarrez hark ez zuen goma beltzik.

  • Ederra argazkia Gari!

  • Gari: arrazoi. Horrek ere txunditzen nau. Hondartzatik gero eta urrunago ibiltzen dira surfistak.