Zuzeu albistariaren aurkezpena

Zuzeu albistariaren aurkezpena

Zuzeu albistaria Internetetik eta Interneterako euskaldunontzat sortutako informazio tresna horizontala da. Bere bihotz digitala, sarez osatutako gorputzak du inguratzen. Horregatik erabaki du inoren aurrean agertzeko orduan ere halaxe behar duela egin: Interneten bertan.

Zuzeu albistariaren aurkezpenaPrentsaurrea Digitalak telebista ekoiztetxeak Gipuzkoako Lasarten dituen estudioetatik egingo da, eta streaming bidez zuzenean jarraitzeko aukera izango duzu zuzeu.com gunean.  Gainera, web orrian bertan eta  Twitter bidez -#zuzeu gakoa erabilita-  zuzenean galderak egiteko aukera izango duzu.

Horretaz gain, gaurtxetik has zaitezke galderak pausatzen azpiko formulario honen bidez. Saiatuko gara guzti-guztiak erantzuten.

Eta plan ederragorik ez badaukazu, etorri etor zaitezke prentsaurre bertara ere, esperientzia geurekin batera bizi eta mokadu txikiren bat hartuz, ardoren bat edatera. Plazer handia izango da guretzat zeu bertan ikustea.

Gonbidatuta zaude bada, datorren Ostegunarekin, Maiatzak 28, goizeko 10:30tan, Lasarteko estudioetan.

Eta ezin baduzu etorri, segi gaitzazu sarean, zuzeu.com gunean bertan.

Zuzeu albistariaren aurkezpena

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Zer duzu buruan “Zuzeu albistariaren aurkezpena”-ri buruz