Euskararen erabilerazko jardunaldiak zuzenean

Webkamera hartu dut eta Bilboko Plaza Barritik erretransmititzen ari naiz Euskaltzaindiaren egoitzatik. Helbidea zuzeneko emanaldia harrapatzeko honako hau: http://www.mogulus.com/ehu. Eneko Barrutiak emango die hasiera Mendebalde Kultur Alkarteak egiten dituen XIII. jardunaldiei. Ameriketako euskaltzaleentzat aukera polita izango da Bizkaiko euskaltzaleen hitzak entzuteko. Argazki pasea Flickr-en jarri dut, baita albuma ere. Zorionak Luis Baraiazarra aita karmeldarrari hainbat urtetan euskararen alde egindako lanagatik; ongi merezitako oroitgarria eroan dau, Alfonso Irigoien eta Mendebalde Alkartea betiko gomutan edukitzeko.

Euskararen transmisioa eta erabilera jardunaldiak
Euskararen transmisioa eta erabilera jardunaldiak

Berriemaile eta irakasle-ikaslea. Laikoa, aurrerakoia, nafarra... Osasuna dut futbol talde nahiena.

Zer duzu buruan “Euskararen erabilerazko jardunaldiak zuzenean”-ri buruz