P2P trukaketaren aurkako legeek, softwarea aitzinarazten

elkartrukaketa

Aurki onartuko duten itxura guztiak ditu Hadopi legeak Frantzian, baina dagoeneko irten dira datorrenari aurre egiteko moduko tramunkuluak. Horietako bat Ipodah izenekoa da, beta fasean dagoena. Zure IP helbidea ezkutatuko dizula hitz ematen dizu eta, beraz, inork ezingo zaituela pirateoagatik jazartu. Ordaindu beharreko zerbitzua da, apur bat suediarrek martxan jarritako Ipredator haren antzekoa, The Pirate Bay-ren eskutik etorritakoa bera.

Ipredator lege suediarraren aldaketa batek ekarri du. Lege honen arabera, edozein diskografikak, eskubide agentziak eta bestelakok eska dezake zure IParen helbidea, baimen judizialik batere gabe. Hilean bost euro ordaintzearen truke, zure anonimotasuna ziurtatzen dizute.

Doakoak ere bai.

Bai, badira, musu truk lan bera egiten duten bestelako tresnak ere, funtsean VPN tunelen bidez elkartrukatzeko balio dutenak. Horietakoa da Vuze esaterako, Tor sistemaren bidez zure IPa anonimo bilakatuko duena. Edota Onemo izenekoa, erabiltzaileek utzitako diskagorreko espazio librean garatzen dena.

Beste batean ere hitz egin genuen honetaz, baina argi dagoela dirudi, artxiboak elkartrukatzeari legeak jartzea, itsasoko ura atzamarretan harrapatzea baino zailagoa izango dela.

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Zer duzu buruan “P2P trukaketaren aurkako legeek, softwarea aitzinarazten”-ri buruz

  • Artikulua nik ez nuen hasiko “doako deskargak” aipatzen. Iruditzen zait oraindik ez ditugula desberdintzen “doanekoa” eta “librea”. Nik “deskarga libreak” aipatuko nuen hasieran. Libertatea dago jokoan. P2P deskargak doanekoak eta ordaintzekoak izan daitezke, publikoak eta pribatuak, edo hobeto esanda “denak publikoak” orain batzuek telefonia enpresak polizia lanetan ipini nahi dituztelako. Software Libreari zenbat diru zor dio SGAE bezalako elkarte batek? GNU/Linux zaporeak eta bertsioak elkarri pasatzen dizkiogunean P2P sareen bitartez zenbat diru jaso nahi du SGAEk? horregatik kobratu eta orain material libreak elkarri trukatzea ere delitu bihurtu nahi al dute? Beraz, kontuz, DOANEKOA eta LIBRE kontzeptuak ez dira sinonimoak.