Deskargak eta zu zeu

omnysce.flickr
omnysce.flickr

Filmak, musika, softwarea… aurki, liburuak ere halaxe banatuko dira, Interneteko kopia bidez. Non sortzen da egileentzat eta ekoizleentzat dirua?

Bistan da industriak eta estatuek ez dutela oraindik modurik hau guztia konpontzeko. Frantzian, esaterako, Hadopi legea dago eztabaidan, Interneteko jaitsierak zigortzeko, baina, funtsean, horrek ere ez du arazoa konponduko, berehala ugalduko baitira tramankuluak nondik deskargatzen ari garen ezkutatzeko. Espainian ere, Kultura Ministro berriaren etorrerarekin, batek baino gehiagok uste du gauzak estutu egingo direla. Zein da, orduan, bidea? Zer iruditzen zaizu?

Esate baterako, prest egongo ote zinateke zure konexioagatik zerga bat ordaintzera? Noiz eta nola? Zein baldintza eskatuko zenuke trukean?

Badakigu arazoa ez dela erraza, alde batetik normala dela gustatzen zaizun hori nahi duzunekin partekatzea, baina, bestetik, ulertzekoa da egile eta ekoizleen kezka. Zein da irtenbidea?

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

2 pentsamendu “Deskargak eta zu zeu”-ri buruz

  • Lukas Mateo 2009-04-24 14:12

    Arraioa, nik izan behar al dut lehena? Nik? Asuntu honetaz deus ez dakien honek?
    1- Ni prest nago ordenadorearen konexioagatik kanon orokor bat ordaintzeko, baldin eta horrela nahi ditudan kopiak jaitsi edo bana baditzaket, (beti ere diru irabazi asmo gabeko trukaketa bada).
    2- Baina dirua ez dezala edonork jaso: estatuak jaso behar du eta gero behar bezala banatu. Eta kitto.
    Ale, esan dut nirea.

  • […] batean ere hitz egin genuen honetaz, baina argi dagoela dirudi, artxiboak elkartrukatzeari legeak jartzea, itsasoko ura atzamarretan […]